Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2010-02-28 Gernika-Lumo Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2010-02-28 Gernika-Lumo Jaialdia
Gai-emailea
Goikoetxea, Josu
Bertsolaris / Auteurs
Colina, Sustrai
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Kolore ezberdinetako lauki txikiz osatutako kubo bat eman dio Josu Goikoetxeak Sustrairi, Kubrick-en kubo bat, alegia, eta "Horrela hartu genuen mundua" esan dio, kolore bereko laukiak elkarren ondoan jarrita; baina gero dena nahastu du, eta "Horrela utzi dugu mundua" azaldu dio.*
Gaiari oharrak
* Kuboa eskuetan kantatu zuen Colinak.

Description

Air
Hil da Canovas fuera Canovas I
Nom de la strophe
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2010-02-28 Gernika-Lumo Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina

Nom de la strophe:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Minutu baten egin liteke
mendeetako balantzea
gutxi batzuen zoriona ta
gehiengoaren trantzea.
Zer da mundua ez baldin bada
zulo gainean partxea?
Nahastu dituzte ezker-eskubi
aurrea eta atzea
batzuentzako jolasa baita
mundua gobernatzea.

Ta Etxe Zurian ebazten dute
noiz hasi eta noiz buka
zer izango den berezia ta
zer izango den arrunta
nun egingo den pake bidea
nun gerra ta nun burruka
nun debekatu erretzea ta
nun debekatu zurruta
ta bitartean gu beti erdian
ta beti harrapatuta.

Nahasmen hontatik salbatzen dira
hitza eta maitasuna
botereari aurre egiteko
gizakion gaitasuna.
Horrela nahasten segi ezkero
beltza da etorkizuna
ordea ez du ez zertan izan
dena gris dena lizuna
aberasgarri izan liteke
kolore aniztasuna.