Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2010-04-09 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Julio Soto

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2010-04-09 Zumaia Jaialdia
Gai-emailea
Elizasu, Unai
Bertsolaris / Auteurs
Amuriza, Miren
Soto, Julio
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
San Telmotan geratu zarete biok, parrandan; eta badakizue halako gauak nola izaten diren: zerbeza bat, bi, hiru, lau... Hasieran bi metrora eta gero bi zentimetrora bukatu duzue, hondarretan etzan, elkar besarkatu, goxo-goxo; beno, goxo-goxo ez, Julio ohartu baita, bere garaiera dela-eta, behatz puntak bustitzen ari zaizkiola. Marea igotzen ari da, baina ez dio Mireni ezer esan nahi, bestela...

Description

Air
Kantatzera nijoa
Nom de la strophe
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2010-04-09 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Julio Soto

Nom de la strophe:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Soto:

Badut berotik eta
badaukat gogotik
egoera hau amesten
nuen lehenagotik.
Goazen pixka-pixka bat
atzera hemendik
ilargia hobeto
ikusten da hortik. (bis)


M. Amuriza:

Ilargia ikusten da
dirdiraz beteta
baina egin dezagun
beherantzako buelta
bertso-saioan ere
gertatu da eta
ni izango naiz naufrago
ta zu koltxoneta*. (bis)


J. Soto:

Koltxoneta pintxatu
egin zen tamalez
txinar kalitatea
exkaxa da berez
busti gaitezen Miren
pixka bat mesedez
ta ahal badin bada ez
itsasoko urez. (bis)


M. Amuriza:

Pixkat freskatzen hasi
gintezke nigatik
baina horren errexa
ez dela badakit
umeltasun bat dator
gerri ingurutik
baina uste dut ez dela
olatuengatik. (bis)


J. Soto:

Busti zaizu kanpoa
ta busti barrena
zure sexu gosea
ez baita herrena
“Ez ez olatua ez”
esaten duena
olatu onena da
maitasunarena. (bis)


M. Amuriza:

Olatuek ez dute
gaur falta indarrik
eta hara non gauden
zu ta ni bakarrik
tira jantzi ezazu
atera barnetik
Nafarroako txapeldun
ez zara alperrik! (bis)


J. Soto:

Ahaztu zazu bertsoa
ta ahaztu txapela
deskonzentratu egin
behar naiz bestela.
Oinak ukitu dizkit
amestu bezela
baina uste dut behatzez
nahastu zarela. (bis)


M. Amuriza:

Behatzen bila hasi
ta aurkitu makila
alper-alperrik egin
dugu kontu pila.
Ene! Presaka nabil
adio mutila
aita bost minutuan
dator nire bila. (bis)

_____________
*Aurreko bertsoaldiari egiten dio aipamena. Egañak eta Amurizak naufragoaren doinuan egin zuten.