Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2010-09-11 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sebastian Lizaso
2010-09-11 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sebastian Lizaso
Nom de la strophe:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
A. Arzallus:
Gaur manifa bat zegoen Bilbon
azkenean ze tamala!
Begira zazu zer gertatu den:
hutsik hain kale zabala.
Gisa hortako debeku hori
nik uste det ona dala
esan nahi baitu Madril aldean
beldurtzen ari dirala.
S. Lizaso:
Beti biharko beti biharko
pasa dira hainbat urte
ta etsipena zabalduz doa
ilusioaren truke.
Ilusioai bizirik eusten
erreza denik ez uste
ateak zabaltzea galazi
leihoak ixten dituzte.
A. Arzallus:
Baina kanpoko istura hoiek
txarrak direnik ez uste
iruditzen zait geure barrua
senti litekeela aske.
Atzo Intxaurraga, Goirizelaia
Zarroa eta beste
esan zaidazu: aspaldian noiz
elkartu gera hainbeste?
S. Lizaso:
Nahiz eta atzo batzuek egin
deialdiaren bezero
epaile harenak jakin eta
gauza onik ezin espero.
Lepotik ixtutzen ari dira
egunero-egunero
itolarria berezkoa da
arnasa kendu ezkero.
A. Arzallus:
Baina arnasa nundik eragin?
Miatu ditut goi ta behe
geure esku dago etorkizuna
entzun zaidazu bazpa’re:
manifa batek zertan behar du
legalidadea jabe?
Hurrena kalera joango gera
baimenik eskatu gabe.
S. Lizaso:
Hurrengorako ikusten zaitut
itxaropentsu antzean
baina etsiak errez jotzen nau
egoeraz pentsatzean:
kalera eta baimenik gabe
geroa jarriz trantzean
beste batzuek agintzen dute
kalean eta etxean.
A. Arzallus:
Baina agian gure aldera
bihur leike aulki-dantza
ta politika zenbakiek maiz
egiten dute mudantza.
Nik sinisten det sor litekeela
begiratuz aurrerantza
zure etsipena urratzeraino
helduko dan esperantza.
S. Lizaso:
Nik esperantza lehen izan nuen
azken boladan akabo
begira jarri geroarentzat
argi printzarik ez dago.
Etorri aurrez zeruai beira
erne egon naiz lehenago
izar batzuek ikusten ziren
baina lainoak gehiago.