Bertsos - View details   To know more about this section

2010-09-11 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sebastian Lizaso

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2010-09-11 Alkiza Jaialdia
Gai-emailea
Agirre, Amaia
Bertsolaris / Authors
Arzallus, Amets
Lizaso, Sebastian
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Lazkao Txikik esana da politikan ez dagoela gauza polittikan. Eta Edward Kennedyk esana da politikan, matematikan bezala, zuzena ez dena oker dagoela. Bistan da bi euskaldun zaretela, bi belaunaldi desberdinetakoak. Gaur bi deialdi eginda zeuden, herritarrak kalera ateratzeko, eta biak debekatu dituzte. Zu, Xebaxtian, azkenaldian egoera honekin etsitzen hasita zaude. Zu, Amets, alderantziz, sekula baino gogotsuago, sekula baino beroago zaude egoerari aurre egiteko.

Description

Melody
Haurtxo txikia negarrez dago I
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2010-09-11 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sebastian Lizaso

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Arzallus:

Gaur manifa bat zegoen Bilbon
azkenean ze tamala!
Begira zazu zer gertatu den:
hutsik hain kale zabala.
Gisa hortako debeku hori
nik uste det ona dala
esan nahi baitu Madril aldean
beldurtzen ari dirala.


S. Lizaso:

Beti biharko beti biharko
pasa dira hainbat urte
ta etsipena zabalduz doa
ilusioaren truke.
Ilusioai bizirik eusten
erreza denik ez uste
ateak zabaltzea galazi
leihoak ixten dituzte.


A. Arzallus:

Baina kanpoko istura hoiek
txarrak direnik ez uste
iruditzen zait geure barrua
senti litekeela aske.
Atzo Intxaurraga, Goirizelaia
Zarroa eta beste
esan zaidazu: aspaldian noiz
elkartu gera hainbeste?


S. Lizaso:

Nahiz eta atzo batzuek egin
deialdiaren bezero
epaile harenak jakin eta
gauza onik ezin espero.
Lepotik ixtutzen ari dira
egunero-egunero
itolarria berezkoa da
arnasa kendu ezkero.


A. Arzallus:

Baina arnasa nundik eragin?
Miatu ditut goi ta behe
geure esku dago etorkizuna
entzun zaidazu bazpa’re:
manifa batek zertan behar du
legalidadea jabe?
Hurrena kalera joango gera
baimenik eskatu gabe.


S. Lizaso:

Hurrengorako ikusten zaitut
itxaropentsu antzean
baina etsiak errez jotzen nau
egoeraz pentsatzean:
kalera eta baimenik gabe
geroa jarriz trantzean
beste batzuek agintzen dute
kalean eta etxean.


A. Arzallus:

Baina agian gure aldera
bihur leike aulki-dantza
ta politika zenbakiek maiz
egiten dute mudantza.
Nik sinisten det sor litekeela
begiratuz aurrerantza
zure etsipena urratzeraino
helduko dan esperantza.


S. Lizaso:

Nik esperantza lehen izan nuen
azken boladan akabo
begira jarri geroarentzat
argi printzarik ez dago.
Etorri aurrez zeruai beira
erne egon naiz lehenago
izar batzuek ikusten ziren
baina lainoak gehiago.