Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2010-01-30 Donostia Berezia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
Bertsoa entzun |
2010-01-30 Donostia Berezia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
Nom de la strophe:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Ur txorrota bat bada hizkuntza
zenbat tanta da hitzeko?
Zenbat hitz dira tonu ezberdin
ta esanahi anitzeko?
Gaitz erdi ontzi bat baldin bagenu
tanta galduak biltzeko!
Eskuetatik joaten denak
arriskua du hiltzeko.
Hala’re hitzak ez ziren sortu
eskutan edukitzeko. (bis)
Hizkuntzarentzat museo bat da
oso etorkizun hitsa
basamortua izan liteke
ontzia edo kaliza.
Hitza ahotik ahora doa
haizea joaten den gisa
lau haizetara ugarituko
ta zabalduko balitza
busti dezala ur horrek lurra
ta erne dezala hitza. (bis)
Beste askok ere ez du ikasi
Jorge Oteizan gisara
ez diet jartzen barkamenaren
ta aitzakien izara.
Hurbil zaitezte gure ondora
zuen gogoz bizi gara
ura hizkuntza, hizkuntza ura
parekotasuna hara:
gure hizkuntza ura da eta
ura berriz bizitza da. (bis)