Bertsos - View details   To know more about this section

2010-01-30 Donostia Berezia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertso Eguna (42. 2010. Donostia)
Performance
2010-01-30 Donostia Berezia
Gai-emailea
Elizasu, Unai
Bertsolaris / Authors
Lujanbio, Maialen
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Esku artean duzun hori da gure hizkuntza.*
Gaiari oharrak
* Unai Elizasuk pitxar bat ur hartu eta Maialenen eskuetara bota zuen.
Andoni Egañaren azalpena Unai Elizasuk gaia jarri aurretik: "Jorge Oteizak askotan aipatzen zuen zenbaterainoko mina zuen euskaraz ez zekielako. Bere arbasoek ba omen zekiten, baina ez zioten transmititu. Min horrekin biziko zen eta min horrekin hilko zen. Imajinatu, joan zen mendearen hasieran euskaraz ez zekien mutil koskor bakarra izango zen Orion."

Description

Melody
Lurraren pean sar nindaiteke
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Edukiari buruz

People
Oteiza, Jorge

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2010-01-30 Donostia Berezia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ur txorrota bat bada hizkuntza
zenbat tanta da hitzeko?
Zenbat hitz dira tonu ezberdin
ta esanahi anitzeko?
Gaitz erdi ontzi bat baldin bagenu
tanta galduak biltzeko!
Eskuetatik joaten denak
arriskua du hiltzeko.
Hala’re hitzak ez ziren sortu
eskutan edukitzeko. (bis)

Hizkuntzarentzat museo bat da
oso etorkizun hitsa
basamortua izan liteke
ontzia edo kaliza.
Hitza ahotik ahora doa
haizea joaten den gisa
lau haizetara ugarituko
ta zabalduko balitza
busti dezala ur horrek lurra
ta erne dezala hitza. (bis)

Beste askok ere ez du ikasi
Jorge Oteizan gisara
ez diet jartzen barkamenaren
ta aitzakien izara.
Hurbil zaitezte gure ondora
zuen gogoz bizi gara
ura hizkuntza, hizkuntza ura
parekotasuna hara:
gure hizkuntza ura da eta
ura berriz bizitza da. (bis)