Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2010-02-28 Gernika-Lumo Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Unai Iturriaga

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2010-02-28 Gernika-Lumo Jaialdia
Gai-emailea
Goikoetxea, Josu
Bertsolaris / Auteurs
Colina, Sustrai
Iturriaga, Unai
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Azaleko berbetatik harago joan behar duzuen gai horietako bat da hau. Zu, Unai, izango zara Euskal Herriko negua, luzaroan bizi izan dugun negua, eta zu, Sustrai, izango zara ate-joka dabilen udaberria. Baina kontuz! Harroegi ikusten duzu udaberria.

Description

Air
Haurtxo txikia negarrez dago I
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2010-02-28 Gernika-Lumo Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Unai Iturriaga

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


U. Iturriaga:

Negu haundirik baldin badago
neu naz handia handitan
geratzeko etorri izan naz
ez naz etorten bisitan.
Zure poz hori azaldu aurretik
pentsatu eizu birritan
lehen be negutik udazkenera
pasatu gara sarritan.


S. Colina:

Egia da bai negu gorria
izan da azken bolada
baina hegotik soma nezake
epeldu gaitun ufada.
Zu irenstera nator negua
lehoi bat banintz gisara
oraingoan bai pasako gara
udaberritik udara.


U. Iturriaga:

Ai udabarri ez ete zagoz
realidadetik kanpo?
Negu hotz honi ezingo jako
gainetik erraz ein salto.
Gainera lagun pilo bat dodaz
hemen ta hemendik kanpo
hemen negua dan bitartean
Madrilen uda dalako.


S. Colina:

Baina Madrilen ez dago ezer
ez dago esan beharrik
hemen klima aldaketa dator
badator aro ederrik.
Gaurtik aurrera ez du egingo
ez izotzik ez elurrik
momentu hontan hoztu gaitzake
goizeko ihintzak bakarrik.


U. Iturriaga:

Udaberria beti ei dabil
poesiarantza jotzen
gero martxoa heldu ta urtero
izaten da beti motzen.
Neguak hemen dau bizileku
etxekoen zein arrotzen
zuk txiribita asko buruan
baina ez dozu berotzen.


S. Colina:

Nahiz badakidan diztira duen
oro ez dugula urre
ene negua udaberriaz
ez zaite jarri haserre.
Denon artean landu dezagun
daukaguna aurrez aurre
eta San Juanek esango dute
nor berotu ta zer erre.