Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2000-04-15 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Mikel Mendizabal, Anjel Mari Peñagarikano

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2000-04-15 Bergara Jaialdia
Conducteur/trice
Usarralde, Inaxio
Bertsolaris / Auteurs
Mendizabal, Mikel
Peñagarikano, Anjel Mari
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Aste honetan Mariano Ferrer kazetari ezagunari entzun diodan honek bi-hiru bertso kantatzeko lain ematen duela iruditzen zait. Goiz batean, aste honetan, Mariano lanera doala, albisteak ematen ari zen Espainiako irrati bateko esatari batek Peruko berri eman eta Euskal Herriko berrien txanda iritsi zenean, hala bota omen zuen: "Euskal Herriko albisteei dagokienez, ez dago amaren seme edo alabarik ulertuko dituenik; beraz, ez ditugu aipatuko eta aurrera segituko dugu".

Description

Air
Espainian behera
Nom de la strophe
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2000-04-15 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Mikel Mendizabal, Anjel Mari Peñagarikano

Nom de la strophe:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Mendizabal:
Esatari espainola
genula jakina,
Mariano Ferrerrekin
bere ahalegina.
Euskal Herriak duen
gogoa ta grina,
ulertezina omen
trakets ta zikina...
ulertu nahi eza da
beraien ezina. (bis)

Peñagarikano:
Beraren esaldiak
egiten dit grazi,
Estatu Batutatik
hainbeste notizi...
Perukoak ere bai
dato eta guzi
ta Euskal Herrikoak
joan zaizka ihesi;
esatari izenik
ez dezu merezi! (bis)

Mendizabal:
Komentatu beharko
gauza bat edo bi,
horren sustraia non den
badakigu ongi;
itsumustuan inor
ezin da erori;
ez dutela ulertzen,
hainbeste histori...
guk ulertzen diegu
zergatik dan hori! (bis)

Peñagarikano:
Euskadi iristean
katea eten da,
kazetariak dauka
betea agenda;
hori esan zuena
zer-nolako prenda,
nola emango zuen ba
albiste zerrenda,
Euskadiko arazoa
ez du ulertzen-da! (bis)

Mendizabal:
Gaizki ulertua dala
badakigu hala;
kontatzeko badauka
aipamen zabala,
bainan eskibatu du
nola edo hala;
irtenbide bat badet
orain berehala:
ez bagaitu ulertzen
galdetu dezala. (bis)

Peñagarikano:
Hemengorik ez zuen
harek esan bate,
ez zuen ipiniko
hainbat borondate;
horrelako joera
askotxok daukate,
hau utzi nahi digute
erabat aparte,
ta hola mintzatzeagatik
kobratu eiten dute! (bis)