Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2000-10-21 Urruña Lagun-artekoa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña
Bertsoa entzun |
2000-10-21 Urruña Lagun-artekoa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña
Nom de la strophe:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
A. Arzallus:
Zure ahotsa ozen entzun dut
ta nola ez jarri kexu!
Emozioa kontrolatzeko
arren egin zazu kasu;
zure izena Andoni dugu,
abizena Lizarazu,
Euskal Herrian ez kantatzeko
promes egin zinun, aizu. (bis)
Egaña:
Ni Antoine naiz, aizu Didier,
frantsestasunan islada;
etorriz gero hasi gaitezen
Marsellesakin "tralara";
traizio bat ezin liteke
erdibideetan laga,
traizioa egitekotan
osoa egin behar da! (bis)
A. Arzallus:
Esan duzuna barkatu baina
ez zen egia izango,
zure ahotsa entzun liteke
berdin hemengo ta hango;
ez neretzat ta ez zuretzat'e
ez dago batere ondo,
ez zaituzte ez berriro bela
Athletica eramango! (bis)
Egaña:
Ni Athleticen izan nintzen bai
hamar hilabete luze,
baina handikan Alemanira
aldegin nuen belaxe.
Aizu, zeuk ere zeure ametsik
ezetz sekula hor ase,
hemen ordezko izango zara
lehen Karambeu bezalaxe. (bis)
A. Arzallus:
Egia esan Karambeurena
ez dut hain gaizki hartuko,
Marsellesikan bota gabe're
bere azalean sartuko;
ni Karambeu naiz egia duzu,
ezin dizut egin uko;
bere andrea sekula ez du
zureak ordezkatuko. (bis)
Egaña:
Baina ez pentsa naizenik horrein
gaiztoa edo saldua,
gustoa ere nola ez dudan
oraindik horrein galdua.
Aldatzearren ez dut sekula
aztarrikatu mundua;
haren andrea modeloa da
ta nerea eredua. (bis)
A. Arzallus:
Zuk eredua Frantzia duzu,
guztia zure kaltera;
ez dakit nola iritsi nintzen
halako talde batera!
Jarri eskua bihotz gainean
kantatzeakin batera,
ta gero Lepen etorriko da
zuri eskua ematera. (bis)
Egaña:
Euskalduna naiz eta frantsesa
nago ikasi gabian,
"lapen" zer kristo izan litekeen
zalantza daukat kabian;
baina partida hastera doa,
jarri gaitezen guardian;
orain muxu bat eman zaidazu
buru soilaren erdian. (bis)