Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2000-03-18 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Ekaitz Goikoetxea

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2000-03-18 Getxo Jaialdia
Conducteur/trice
Maia, Jon
Bertsolaris / Auteurs
Colina, Sustrai
Goikoetxea, Ekaitz
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Zuek gaur ezagutu duzue elkar, eta elkarrekin gustatu ere bai. Gau osoan elkarrekin ibili ondoren, iritsi da unea eta ohera elkarrekin sartzekoak zarete. Kendu dituzue arropak eta maindire artera sartzera zoaztela, barrez lehertzen hasi zarete biak. Orain, hor zaudete biak elkarri begira, ohera sartzeko, arroparik gabe, barrez lehertzen. Ezin duzue beste ezer egin.

Description

Nom de la strophe
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2000-03-18 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Ekaitz Goikoetxea

Nom de la strophe:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


E. Goikoetxea:
Sustrai, zure etxean
pasa nahian gaba,
alboratu ditugu
manta ta izara;
hori da hori barrea
ta hori algara!
Lehenbiziko aldia
barregarria da. (bis)
Colina:
Bota duzuna nahiz zen
kurioso samarra,
urrundik begiratuz
nolako indarra!
Galtzak erantzi eta
ez zara azkarra,
zu zara barregarri
dagoen bakarra. (bis)
E. Goikoetxea:
Bazeukan morborik bai
Sustraien etxeak
eta pentsatu degu
umorez hartzeak.
Zu ikusi orduko
nolako haizeak!
Zuk ere ez dauzkazu
hain sustrai luzeak! (bis)
Colina:
Nahiz hasieran heldu
harroputzen pare,
azkenik hemen gaude
lotsaren mirabe;
grazi pixka bat badu
zureak halare,
nik begiratu baitut
deus ikusi gabe. (bis)
E. Goikoetxea:
Barre eta algara
jardun eta jardun,
barregarri gaudela
ez al da ezagun?
Izaren barrenera
sar gaitezen lagun,
barrez hasia malkoz
buka ez dezagun. (bis)
Colina:
Maindireen azpian
Ekaitz eta Sustrai,
pixkat barre egin asmoz
pozik bezain alai;
baina pasa zaigunak
grazia badu bai:
izorratu nahi eta
azkenik izorrai! (bis)
E. Goikoetxea:
Ondoan hartu zaitut
ai, nere laguna;
maitatzen zaitudala
gauza ezaguna.
Ekaitzen barreneko
tximisten burruna,
ia Sustraitzen degun
bion maitasuna! (bis)
Colina:
Sustraitu genezake,
ez dago dudarik,
baina egin dezagun
barre egin barik;
deskojono totala...
begira hemendik,
kantzontzilloen markak
dituzu oraindik! (bis)