Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2000-03-18 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Ekaitz Goikoetxea
Bertsoa entzun |
2000-03-18 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Ekaitz Goikoetxea
Nombre de la estrofa:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
E. Goikoetxea:
Sustrai, zure etxean
pasa nahian gaba,
alboratu ditugu
manta ta izara;
hori da hori barrea
ta hori algara!
Lehenbiziko aldia
barregarria da. (bis)
Colina:
Bota duzuna nahiz zen
kurioso samarra,
urrundik begiratuz
nolako indarra!
Galtzak erantzi eta
ez zara azkarra,
zu zara barregarri
dagoen bakarra. (bis)
E. Goikoetxea:
Bazeukan morborik bai
Sustraien etxeak
eta pentsatu degu
umorez hartzeak.
Zu ikusi orduko
nolako haizeak!
Zuk ere ez dauzkazu
hain sustrai luzeak! (bis)
Colina:
Nahiz hasieran heldu
harroputzen pare,
azkenik hemen gaude
lotsaren mirabe;
grazi pixka bat badu
zureak halare,
nik begiratu baitut
deus ikusi gabe. (bis)
E. Goikoetxea:
Barre eta algara
jardun eta jardun,
barregarri gaudela
ez al da ezagun?
Izaren barrenera
sar gaitezen lagun,
barrez hasia malkoz
buka ez dezagun. (bis)
Colina:
Maindireen azpian
Ekaitz eta Sustrai,
pixkat barre egin asmoz
pozik bezain alai;
baina pasa zaigunak
grazia badu bai:
izorratu nahi eta
azkenik izorrai! (bis)
E. Goikoetxea:
Ondoan hartu zaitut
ai, nere laguna;
maitatzen zaitudala
gauza ezaguna.
Ekaitzen barreneko
tximisten burruna,
ia Sustraitzen degun
bion maitasuna! (bis)
Colina:
Sustraitu genezake,
ez dago dudarik,
baina egin dezagun
barre egin barik;
deskojono totala...
begira hemendik,
kantzontzilloen markak
dituzu oraindik! (bis)