Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2000-08-22 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelurrutia, Aritz Lopategi

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2000-08-22 Bilbo Jaialdia
Conducteur/trice
Bilbao, Joserra
Bertsolaris / Auteurs
Gaztelurrutia, Beñat
Lopategi, Aritz
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Aritzek Beñat neska ederragaz ligatu dau hemen jaietan eta hor ibili dira gau osoa tragoka, eta Aritz zelan kaballero hutsa den, berak ordaindu dauz gau osoko gastuak. Heldu dira eguerdiko hamabietara gaupasa egin eta gero, eta Aritzek egin dautso bere proposamentxoa, ia oheratuko direnentz edo; eta Beñat neska ederrak esan dautso baietz, baina lehenago bazkaltzera gonbidatzeko hotel Ercillara.

Description

Nom de la strophe
Lauko txikia (hg) / Bi puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2000-08-22 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelurrutia, Aritz Lopategi

Nom de la strophe:  Lauko txikia (hg) / Bi puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Lopategi:
Neska hau asetzea
ez da hain erreza; (bis)
gainera ez dau jango
tortilla frantsesa! (bis)

Gaztelurrutia:
Oheratzeko esan
didazu mesedez; (bis)
gehiegitxo edan dut
eta hobe gaur ez. (bis)

A. Lopategi:
Baina orain sortu jat
sekulako kezka: (bis)
ohekoa ez dautsazu
kobratuko ezta? (bis)

Gaztelurrutia:
Horretaz ez zaitez ba
egon hain seguru; (bis)
lehenengo bazkaldu ta
ikusiko dugu. (bis)

A. Lopategi:
Oraintxe jarri jaku
tema serioa; (bis)
ez da txikia gero
zure balioa! (bis)

Gaztelurrutia:
Potro gitxi botata
koldarrak bezela; (bis)
zeuk egin duzu lagun
tortilla itzela. (bis)

A. Lopategi:
Ez dakit ba zer esan
oin zure gerizan; (bis)
arrautza frijituak
ez al dira izan? (bis)

Gaztelurrutia:
Zu ezin zara izan
hain bedeinkatua; (bis)
ez zazu ezer esan
ta kendu eskua! (bis)

A. Lopategi:
Oraintxe sentitzen naiz
tonto bat bezela; (bis)
guztiekin portatzen
al zara horrela? (bis)

Gaztelurrutia:
Tonto bat bezala hau,
baina ez da joan; (bis)
hori esan nahian nabil
ni gaba osoan. (bis)

A. Lopategi:
Hori esaten ei zabiltz
ekin eta ekin; (bis)
gauza onik ez dago
Bilboko neskekin! (bis)

Gaztelurrutia:
Inguruan badabil
makina bat zorri! (bis)
Oihane're hor dago,
eskaiozu horri. (bis)

A. Lopategi:
Zu zeu ez zaitudanez
hain neska sanoa, (bis)
aukera baten bila
beregana noa. (bis)