Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2000-03-11 Zestoa Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2000-03-11 Zestoa Jaialdia
Conducteur/trice
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Auteurs
Egaña, Andoni
Lizaso, Sebastian
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Jakin dudanez, Eliz Ama Santak historian zehar egindako okerrengatik barkamena eskatu behar omen dio munduari. Lagundu'iozue zuek zertan barkamena eskatu beharko lukeen, zuen ustez, Elizak historian zehar egin dituen okerrak gogora ekarriz.

Description

Air
Haize hegoak hurbiltzen ditu
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2000-03-11 Zestoa Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Egaña:
Hainbat pertsonak esan izan dit
"hi haiz erretzaile fina",
ta erretzea txarra degula,
hori da gauza jakina.
Erre zituen horko ateo
eta besteko sorgina...
gure historian Eliza izan da
erretzailerik haundina. (bis)
S. Lizaso:
Mundualdi hau hasia omen
paradisu jardinetik,
hamaika aldiz entzun da hori
apaizaren mitinetik!
Zaharrak hasi eta ondoren
segi bide berdinetik,
bainan fedeak ez du lekurik
arrazoiaren gainetik. (bis)
Egaña:
Vatikanoko jauntxo haundiak
mahai ertzean daude bapo,
hango kapila sistiman bada
joia eta bitxi pranko;
Elizak ere barkazioa
eskatu egin beharko,
pobretasuna goratu eta
aberastu egin zalako. (bis)
S. Lizaso:
Garai batean Ama Eleiza
oso goian zen kokatu;
herri xehearen babesle gisa
geroztik ez du jokatu.
Ondo pentsatzen jarri ezkero
ez ote degu pekatu?:
ikuste'ztana agindu eta
ikusten dena ukatu. (bis)
Egaña:
Elizak ere pekatu batzuk
eginak ditu praktikan,
hargatik orain hasi behar du
barkamenaren platikan.
Aita Santuak berak zioen:
"kondoi guztiak utikan";
auskalo zenbat hil diran SIDAz
hitz txatxu hoiengatikan! (bis)
S. Lizaso:
Garai batean hainbat herritar
Eleizaren barrenean,
gauzak aldatzen joan dirade
denboraren joanean;
Eleiza ere barkamen eske
hasi zaigu azkenean,
gaiztoena ere damutzen omen
hilzorian dagonean. (bis)