Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2000-03-11 Zestoa Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso
Bertsoa entzun |
2000-03-11 Zestoa Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Egaña:
Hainbat pertsonak esan izan dit
"hi haiz erretzaile fina",
ta erretzea txarra degula,
hori da gauza jakina.
Erre zituen horko ateo
eta besteko sorgina...
gure historian Eliza izan da
erretzailerik haundina. (bis)
S. Lizaso:
Mundualdi hau hasia omen
paradisu jardinetik,
hamaika aldiz entzun da hori
apaizaren mitinetik!
Zaharrak hasi eta ondoren
segi bide berdinetik,
bainan fedeak ez du lekurik
arrazoiaren gainetik. (bis)
Egaña:
Vatikanoko jauntxo haundiak
mahai ertzean daude bapo,
hango kapila sistiman bada
joia eta bitxi pranko;
Elizak ere barkazioa
eskatu egin beharko,
pobretasuna goratu eta
aberastu egin zalako. (bis)
S. Lizaso:
Garai batean Ama Eleiza
oso goian zen kokatu;
herri xehearen babesle gisa
geroztik ez du jokatu.
Ondo pentsatzen jarri ezkero
ez ote degu pekatu?:
ikuste'ztana agindu eta
ikusten dena ukatu. (bis)
Egaña:
Elizak ere pekatu batzuk
eginak ditu praktikan,
hargatik orain hasi behar du
barkamenaren platikan.
Aita Santuak berak zioen:
"kondoi guztiak utikan";
auskalo zenbat hil diran SIDAz
hitz txatxu hoiengatikan! (bis)
S. Lizaso:
Garai batean hainbat herritar
Eleizaren barrenean,
gauzak aldatzen joan dirade
denboraren joanean;
Eleiza ere barkamen eske
hasi zaigu azkenean,
gaiztoena ere damutzen omen
hilzorian dagonean. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra