Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2001-05-26 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jokin Sorozabal
Bertsoa entzun |
2001-05-26 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jokin Sorozabal
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Egaña:
Nik egiten det diru den-dena
gastatu badaezpada,
gero damurik izan ez dadin
geroa heltzen ez bada.
Sorozabal:
Honen kontura ibiltzen naiz ni
oso errez ta eroso,
honen kontura gastatu eta
neureak osorik jaso.
Egaña:
Nere lagunak egiten dunak
hain buru gutxi ez al du?
Gerta liteke gorde ta gorde
ta gero alperrik galdu.
Sorozabal:
Baina akaso aldatuko da
zuk aurrikusi' zun plana,
igual damutu egingo zaizu
bate gorde ez izana.
Egaña:
Gastatzen dana gastatua da
gastatzen bada pozikan,
nik eginakin ez dut damurik
ez eginakin baizikan.
Sorozabal:
Orain ez dago diru beharrik
inguruan ibiltzeko,
asko gastatu beharrik ez det nik
zoriontsu izateko.
Egaña:
Aizazu, Jokin, alda ezazu
zeure bizitzako martxa,
ahal baldin bada ez det izan nahi
hilerriko aberatsa.
Sorozabal:
Hilerrirako planak egiten,
hau panorama tristea!
Lehendabiziko behar deguna da
hilerrira iristea.
Egaña:
Zu ere haruntz joango zera,
ezetzikan ez espero,
ni hara iritsiko naiz baina
bapo gozatu ta gero.
Sorozabal:
Eta orduan gastatu beharrik
ez dezu izango zokuan,
gastatzen ordun hasiko naiz ni
zerura juandakuan.
Egaña:
Parte zaharrera guazen gu biok
ez baldin bada inporta,
trago txiki bat paga zaidazu
dirurik gabe nago-ta.
Sorozabal:
Parte zaharrean tragoak daude
oso prezioz garesti,
Andoainen askoz merkeago da,
ez al dezu nahi han busti?