Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2001-05-26 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jokin Sorozabal

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2001-05-26 Donostia Jaialdia
Gai-jartzailea
Zaldua, Ion
Bertsolariak / Egileak
Egaña, Andoni
Sorozabal, Jokin
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zuek biok bi gazte zarete, biok ere diru iturri ona daukazuten bi gazte. Diru hori, ordea, ez duzue berdin erabiltzen: Andonik dena gastatzen du. Jokin, berriz, gerora begira-edo aurrezten saiatzen da.

Deskribapena

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2001-05-26 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jokin Sorozabal


Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Egaña:
Nik egiten det diru den-dena
gastatu badaezpada,
gero damurik izan ez dadin
geroa heltzen ez bada.

Sorozabal:
Honen kontura ibiltzen naiz ni
oso errez ta eroso,
honen kontura gastatu eta
neureak osorik jaso.

Egaña:
Nere lagunak egiten dunak
hain buru gutxi ez al du?
Gerta liteke gorde ta gorde
ta gero alperrik galdu.

Sorozabal:
Baina akaso aldatuko da
zuk aurrikusi' zun plana,
igual damutu egingo zaizu
bate gorde ez izana.

Egaña:
Gastatzen dana gastatua da
gastatzen bada pozikan,
nik eginakin ez dut damurik
ez eginakin baizikan.

Sorozabal:
Orain ez dago diru beharrik
inguruan ibiltzeko,
asko gastatu beharrik ez det nik
zoriontsu izateko.

Egaña:
Aizazu, Jokin, alda ezazu
zeure bizitzako martxa,
ahal baldin bada ez det izan nahi
hilerriko aberatsa.

Sorozabal:
Hilerrirako planak egiten,
hau panorama tristea!
Lehendabiziko behar deguna da
hilerrira iristea.

Egaña:
Zu ere haruntz joango zera,
ezetzikan ez espero,
ni hara iritsiko naiz baina
bapo gozatu ta gero.

Sorozabal:
Eta orduan gastatu beharrik
ez dezu izango zokuan,
gastatzen ordun hasiko naiz ni
zerura juandakuan.

Egaña:
Parte zaharrera guazen gu biok
ez baldin bada inporta,
trago txiki bat paga zaidazu
dirurik gabe nago-ta.

Sorozabal:
Parte zaharrean tragoak daude
oso prezioz garesti,
Andoainen askoz merkeago da,
ez al dezu nahi han busti?

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra