Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2001-09-07 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Ekaitz Goikoetxea
Bertsoa entzun |
2001-09-07 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Ekaitz Goikoetxea
Nom de la strophe:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Txapelketaren durundioak
hara nola garabiltzan!
Gaurkoan ere jardun naizenez
betiro ohi dudan gisan,
nere burua makurtua det
amets beltzaren gerizan.
Gaur bezelako sentsaziorik
ez det sentitu bizitzan!
Egia dela sinistu nahi det
nahiz eta ametsa izan. (bis)
Hamaika aldiz arreta jarri
zure hitzezko lorean,
sentimenduak azaleratuz
ta utzi gabe gordean.
Une eder hau hamaika aldiz
amestua det ohean!
Baina unea helduta dago
oso modu dotorean,
eskua txapel onean dago,
txapela esku hobean. (bis)