Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2001-09-07 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Ekaitz Goikoetxea

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Lizardi Saria (25. 2001. Zarautz)
Saioa
2001-09-07 Zarautz Sariketa
Gai-emailea
Laskibar, Arantxa
Bertsolariak / Egileak
Goikoetxea, Ekaitz
Lana
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Mila bederatziehun eta hogeita hamahiruan hil zen Lizardi poeta eta, gaur, hirurogeita zortzi urte geroago ari gara jokatzen hogeita bosgarren Lizardi saria. Amaitu da saioa eta, nor geratuko txapeldun eta zu zeu; eta nor etorriko zuri txapela janztera eta Xabier Lizardi bera, irribarrez, txapela eskuetan duela.

Deskribapena

Doinua
Gogoan daukat ez du aspaldi
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Edukiari buruz

Pertsonak
Agirre, Jose Mari "Xabier Lizardi"
Aldizkako Ekitaldiak
Lizardi Saria

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2001-09-07 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Ekaitz Goikoetxea

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Txapelketaren durundioak
hara nola garabiltzan!
Gaurkoan ere jardun naizenez
betiro ohi dudan gisan,
nere burua makurtua det
amets beltzaren gerizan.
Gaur bezelako sentsaziorik
ez det sentitu bizitzan!
Egia dela sinistu nahi det
nahiz eta ametsa izan. (bis)

Hamaika aldiz arreta jarri
zure hitzezko lorean,
sentimenduak azaleratuz
ta utzi gabe gordean.
Une eder hau hamaika aldiz
amestua det ohean!
Baina unea helduta dago
oso modu dotorean,
eskua txapel onean dago,
txapela esku hobean. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra