Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2001-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Jexux Mari Irazu Muñoa

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2001-12-08 Markina-Xemein Jaialdia
Gai-emailea
Elexpuru, Aitor
Bertsolaris / Auteurs
Amuriza, Xabier
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Zuek bixok emakumiek zaree, tratu txarrak jasan dabezan emakumiek. Xabier ez da ausartzen denuntzixie sartzen, eta Irazu gaur da denuntzixie sartzera doien egune.

Description

Air
Ludi bizitza abesti gozoz
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2001-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Jexux Mari Irazu Muñoa

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Amuriza:
Ni baino askoz ausartagoa
da nire neska lagun hau,
nik egundo be eingo ez neukena
bihar bertan eingo ei dau.
Zelan hasiko naz ni salatzen
nahiz arrazoiak hamalau!
Komisarira joan beharko neuke
ta horrek gehixau bildurtzen nau.

Irazu:
Nere senarrak nahi izaten du
beti mendean hartzea.
Neretzat hain da gauz mingarria
isilean pasatzea!
Horrexegatik erabaki ta
pentsatu det salatzea,
begi ondotik kendu ezin arren
bihotz hondotik kentzea.

Amuriza:
Duda batzuek neuk be baditut,
pentsatzen nago gogotik
ta apurtxo bat eutsiagatik
ez dauts hainbeste inportik.
Konfiantzie emon nahi dautsat
eta ez jaurti albotik.
Egunen baten sartuko deutsat
sarten beroa agotik!

Irazu:
Ez egin hori gero kartzela
zerorri joan baizera.
Emakumeak mundu hontara
sortu ez ginen sufritzera.
Sala dezagun tratu txar dena,
sala dezagun kolpera,
ta bakarrikan beldur bazera
elkarrekin joango gera.

Amuriza:
Geu alkarregaz joan ezkero
eingo al geunke bakie?
Hortxe dabizan epaile jaunai
adurra jausten jakie.
Joango ginake baina itauna:
garantirik al daukie?
Gu salatzera joan aurretik
ikusi behar leukie.

Irazu:
Epaileengandik gauza onik ez,
txarra ote degu dena?
Jakitekotan behintzat probatu
egin beharko da aurrena!
Zu kezkaz zaude, gordetzen dezu
guztia jaso barrena.
Zeure buruak onartzen badu
hori da tratu txarrena.