Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2001-11-09 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2001-11-09 Ataun Jaialdia
Gai-emailea
Aizpurua, Jon
Bertsolaris / Auteurs
Peñagarikano, Anjel Mari
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Doinu eta letra ezaguna dugu "Donostiako hiru damatxo" bertsoen doinua. Zuk bertsoak kantatu behar dituzu doinu horretan eta guk azken puntua kantatuko dugu, baina aldatuta. Azken puntu hori izango da zuretzat gaia. Honela dio orain puntuak: "Eta kriskitin, kraskitin arrosa krabelin, ezkonberritan zer moduz?" Nahi aina bertso.

Description

Air
Donostiako hiru damatxo A
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2001-11-09 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ekainean bildu ginaden
biok elkarren ondora.
Lehenago amak orain Jaionek
plantxatzen dit alkandora;
lehenago amak orain Jaionek
martxan jarri labadora...
Ni pozik nago ta bera noski
oso pozik egongo da.

Eta kriskitin, kraskitin
arrosa krabelin,
ezkonberritan zer moduz?

Lehenago amak hartzen zituen
erretza eta fregona;
orain Jaionek garbitzen ditu
sukaldea ta komona.
Gainera harro maiz esaten du
"nik hartu nuen gizona!".
Bera gustora ta ni ere bai,
hau bai dala zoriona!

Eta kriskitin, kraskitin
arrosa krabelin,
ezkonberritan zer moduz?

Lehen noizbehinka egiten nuen
orain gauero ta errez.
Maiz esaten dit "gehio ezin det,
zaude geldirik mesedez!".
Baina zelebre ote nabilen
denbora izango da juez.
Ni aspaldian argaldu egin naiz
eta bera gizendu ez.