Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2001-11-09 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
Bertsoa entzun |
2001-11-09 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
Nombre de la estrofa:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Ekainean bildu ginaden
biok elkarren ondora.
Lehenago amak orain Jaionek
plantxatzen dit alkandora;
lehenago amak orain Jaionek
martxan jarri labadora...
Ni pozik nago ta bera noski
oso pozik egongo da.
Eta kriskitin, kraskitin
arrosa krabelin,
ezkonberritan zer moduz?
Lehenago amak hartzen zituen
erretza eta fregona;
orain Jaionek garbitzen ditu
sukaldea ta komona.
Gainera harro maiz esaten du
"nik hartu nuen gizona!".
Bera gustora ta ni ere bai,
hau bai dala zoriona!
Eta kriskitin, kraskitin
arrosa krabelin,
ezkonberritan zer moduz?
Lehen noizbehinka egiten nuen
orain gauero ta errez.
Maiz esaten dit "gehio ezin det,
zaude geldirik mesedez!".
Baina zelebre ote nabilen
denbora izango da juez.
Ni aspaldian argaldu egin naiz
eta bera gizendu ez.