Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2001-03-10 Donostia Berezia [Bertsoa] / Andoni Egaña
Bertsoa entzun |
2001-03-10 Donostia Berezia [Bertsoa] / Andoni Egaña
Nom de la strophe:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Historia maiz idazten denez
poderedunen eskeman,
ardo mindua eman ziguten
historiaren tabernan.
Behingoagatik historia geuk
egin dugu geure eran;
denborarekin ikasi dugu
ardo goxoa nun edan.
Nunbait zapore gozo-gaziak
dakarzkigu iraganak;
irabaziak iragaziak
iritsi zaizkigu danak.
Mesede haundirik ez digu egin
bi ardotatik edanak;
gaur egun ito egiten gaitu
nahi degunak ta geranak.
Izan baginen, erdi bagara,
ez ote gera ahulduko?
Zergatik egin geroai muzin,
etorkizunari uko?
Hitzak egiten gaitu euskaldun,
euskaltasunak munduko.
Hori ulertzen baldin badugu,
ardorik ez da minduko.