Bertsos - View details   To know more about this section

2001-03-10 Donostia Berezia [Bertsoa] / Andoni Egaña

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2001-03-10 Donostia Berezia
Bertsolaris / Authors
Egaña, Andoni
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Bertsolaritzaren historiari buruzko antzezpena bukatuta, amaieran, hiru bertso hauek kantatu zituen Andoni Egañak.
Gaiari oharrak
BEGIRATU

Description

Melody
Haizea dator ifarraldetik
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2001-03-10 Donostia Berezia [Bertsoa] / Andoni Egaña

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Historia maiz idazten denez
poderedunen eskeman,
ardo mindua eman ziguten
historiaren tabernan.
Behingoagatik historia geuk
egin dugu geure eran;
denborarekin ikasi dugu
ardo goxoa nun edan.

Nunbait zapore gozo-gaziak
dakarzkigu iraganak;
irabaziak iragaziak
iritsi zaizkigu danak.
Mesede haundirik ez digu egin
bi ardotatik edanak;
gaur egun ito egiten gaitu
nahi degunak ta geranak.


Izan baginen, erdi bagara,
ez ote gera ahulduko?
Zergatik egin geroai muzin,
etorkizunari uko?
Hitzak egiten gaitu euskaldun,
euskaltasunak munduko.
Hori ulertzen baldin badugu,
ardorik ez da minduko.