Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2001-06-08 Hendaia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Gregorio Larrañaga "Mañukorta"

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2001-06-08 Hendaia Jaialdia
Conducteur/trice
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Auteurs
Egaña, Andoni
Larrañaga, Gregorio "Mañukorta"
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Ez dakit ezaguna dozuen, baino zorionak eman behar dotsetaz Mañuri lehenengo eta behin, egunokaz jubilatu egin jaku-ta. Jubilatu dan ezkero denbora libre asko, zeuzer gehiago ikisi nahia eta unibersidadera joatea otu jatzu, Mañu. Eta unibersidaden sartzeko, lehenago, sarrerako azterketa egin beharra dago. Hemen dozu tribunaleko bozeramalea. Hasi zintezke, Andoni, galderak eginez examinean.

Description

Air
Eguna pasa nekean eta
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2001-06-08 Hendaia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Gregorio Larrañaga "Mañukorta"

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Egaña:
Ahal dan azkarren probatu nahi det
ikasle honen nibela.
Konturatzen naiz hemen sartzeko
amorratzen zatozela,
eta galdera bururatu zait
zeu ikusita horrela:
egia al da gizasemea
tximinotik datorrela? (bis)

Mañukorta:
Ikasitzera ni hurbildu naiz
gaurko zure ingurura
ta erantzuna entzunarekin
bat-bata dator burura:
eskola ere ikasi zendun,
zuk badaukazu kultura.
Buru aldera beitu ezkero
badezu horren itxura. (bis)

Egaña:
Konturatzen naiz, azkarra zera,
geratu zintezke hemen,
zure buruak eta mingainak
biek dute nahiko kemen.
Lehen galdera erantzun dezu
bapatean ta nabarmen.
Hiru hitzetan azal zaidazu
edukazioa zer den. (bis)

Mañukorta:
Aitxonagandik ikasi nuen
ta erakutsi det sarri,
gaurtik aurrera jakin ezazu
zuk'e Mañukortan barri.
Sarri musutik kendutzen det nik
eta galtzetan ezarri.
Horrelakoai esaten zaio
"errespeto de basarri". (bis)

Egaña:
Gizon abila zerala oso
nabarmen dago honezkero.
Azterketaren puntuaketa
beatzi koma bost edo.
Zuregandikan egia esan
besterik ez nun espero.
Sarrera libre izango dezu
sinatzen asmatu ezkero. (bis)

Mañukorta:
Hamahiru urte arte eskolan
banun karrera egina.
Handikan gero beti izan naiz
oso gizon atsegina.
Jubilatuta gero ere hemen
egingo det ahalegina.
Gizon bezela portatu zera,
bejondaizula Egaña! (bis)