Bertsos - View details To know more about this section
2001-06-08 Hendaia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Gregorio Larrañaga "Mañukorta"
Bertsoa entzun |
2001-06-08 Hendaia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Gregorio Larrañaga "Mañukorta"
Stanza name:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Egaña:
Ahal dan azkarren probatu nahi det
ikasle honen nibela.
Konturatzen naiz hemen sartzeko
amorratzen zatozela,
eta galdera bururatu zait
zeu ikusita horrela:
egia al da gizasemea
tximinotik datorrela? (bis)
Mañukorta:
Ikasitzera ni hurbildu naiz
gaurko zure ingurura
ta erantzuna entzunarekin
bat-bata dator burura:
eskola ere ikasi zendun,
zuk badaukazu kultura.
Buru aldera beitu ezkero
badezu horren itxura. (bis)
Egaña:
Konturatzen naiz, azkarra zera,
geratu zintezke hemen,
zure buruak eta mingainak
biek dute nahiko kemen.
Lehen galdera erantzun dezu
bapatean ta nabarmen.
Hiru hitzetan azal zaidazu
edukazioa zer den. (bis)
Mañukorta:
Aitxonagandik ikasi nuen
ta erakutsi det sarri,
gaurtik aurrera jakin ezazu
zuk'e Mañukortan barri.
Sarri musutik kendutzen det nik
eta galtzetan ezarri.
Horrelakoai esaten zaio
"errespeto de basarri". (bis)
Egaña:
Gizon abila zerala oso
nabarmen dago honezkero.
Azterketaren puntuaketa
beatzi koma bost edo.
Zuregandikan egia esan
besterik ez nun espero.
Sarrera libre izango dezu
sinatzen asmatu ezkero. (bis)
Mañukorta:
Hamahiru urte arte eskolan
banun karrera egina.
Handikan gero beti izan naiz
oso gizon atsegina.
Jubilatuta gero ere hemen
egingo det ahalegina.
Gizon bezela portatu zera,
bejondaizula Egaña! (bis)