Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2001-05-27 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Mikel Mendizabal, Jokin Sorozabal
Bertsoa entzun |
2001-05-27 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Mikel Mendizabal, Jokin Sorozabal
Nom de la strophe:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Mendizabal:
Aitona ta bilobak
arazo jakina:
tabakoarena da
arazo gordina.
Zuk hainbeste urtetan
erretzeko grina...
Azkenean biontzat
arazo berdina:
zuk utziezina eta
nik azalduezina.
Sorozabal:
Zu bezela hasi nitzan
ta hona iritsi.
Bidean ikusi det
hainbat gauza bitxi.
Izkutuan hasirik
nik ezin sinetsi
ta orain utzi gabe
berriz ezin etsi!
Utzi nahi nuke baina
halare ezin utzi!
Mendizabal:
Badakit aste hori
hain erreza dela.
Nik ere saltatu dut
nere erregela,
atariko murkoan
gordeta horrela,
paketea han daukat
ze tratu epela!
Ez nuke bukatu nahi
aitonak bezela.
Sorozabal:
Aitonaren barrua
ez dago txukuna!
Zaintzeko orain dezu
zuk eginkizuna.
Goguan det erretzen
ai nitzan eguna,
neri pasa zitzaidan
zui pasa zaizuna:
galtzian ikasten da
zer den osasuna.
Mendizabal:
Bainan diferentzi bat
badagola jakin,
zuk ere gazterikan
baitzenion ekin
zigarroa eginez
arto bizarrekin.
Nik Wistona dabilkit
eta Chester berdin,
zuk diru gabe eta
nik diruarekin.
Sorozabal:
Dirurik ez nuen nik,
halare probatu,
gazte guztien gisan
ni ere ausartu.
Orain damutu arren
ezin alboratu!
Zigarro bat edo bi
zuk ere probatu,
baina ez zaitzala inoiz
zu menpean hartu!