Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2001-02-23 Mutiloa (G) Lagun-artekoa [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Sebastian Lizaso

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2001-02-23 Mutiloa (G) Lagun-artekoa
Conducteur/trice
Zeberio, Nikolas "Zeberio II"
Bertsolaris / Auteurs
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Lizaso, Sebastian
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Kasu honetan, Lizaso, zahar etxe batean zauden agurea zara, eta Irazu, berriz, zahar etxe hortako erizaina edo enfermera. Sebastian agureak bere gelatik jo dio tinbrea enfermerari eta enfermera, joan da agurearen gelara zer behar duen esanez. Agureak zera erantzun dio: "Lagun bat behar dut".

Description

Air
Uso xuria errazu A
Nom de la strophe
KOPLEN MULTZOA

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2001-02-23 Mutiloa (G) Lagun-artekoa [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Sebastian Lizaso

Nom de la strophe:  KOPLEN MULTZOA 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Irazu:
Galdera egin dezu zinez
ta ni erantzun ezinez. (bis)
Bakarrik zaude laguntza eske
bakardaderik haundinez,
laguna edo ni behar nauzun
argitu zazu gutxinez! (bis)

S. Lizaso:
Lanean pasa bizitza,
hau lortu dudan emaitza! (bis)
Zu edo beste norbait ez dakit,
laguna dut nik baldintza,
bakardadea baida botikak
sendatzen ez duen gaitza. (bis)

Irazu:
Bizimodua garraztu,
baina ez zaitez eskastu! (bis)
Lan hutsarekin zuk badakizu
ez leikeela aberastu,
milioiak egin zenituen ta
lagunak eitea ahaztu. (bis)

S. Lizaso:
Ez nintzen lagunen etsai,
ez nintzen egiteko gai. (bis)
Lehen etxean estu negoen,
hemen ere ez nago lasai;
neure etxean bakarrik nintzen,
zahar etxean ere bai. (bis)

Irazu:
Personaren ibilera
urteak joan ta gainbehera. (bis)
Ze bizimodu izandu dezun
ondo azaldu gainera.
Etxean bakar, hemen'e bakar...
ohituta egongo zera! (bis)

S. Lizaso:
Ohiturakin ez eraso,
badaukat hainbat arazo! (bis)
Ez etxean ez zahar etxean
ez naiz sentitzen eroso,
maitasun asko eman dut baina
maitasunik ez dut jaso. (bis)

Irazu:
Arrazoi ederra entzun,
nola behar det erantzun? (bis)
Zoritxarreko esker gaiztoa
jasota zabiltza ordun?
Maitasuna're jasoko zendun
benetan eman bazendun! (bis)

S. Lizaso:
Jarduna nintzan zabaltzen
ta bueltan ez zait azaltzen. (bis)
Pentsatzen nago gazterikan hil
neretzat hobe ez al zen!
Hizketarako adiskide bat,
gehiago ez du eskatzen! (bis)

Irazu:
Horretara behar bultza,
nik bihotza ez det hutsa! (bis)
Ni laguntzeko prest naukazu ta
ez harrotu hainbat hautsa!
Gehiagorako hortxe daukazu
Jangoikoaren laguntza. (bis)

S. Lizaso:
Jangoikoarekin amets
egina hainbat biderrez, (bis)
bainan geroko itxaropenez
engainatzen ez naiz errez.
Bere semeai lagundu zion
ta neri zergatikan ez? (bis)

Irazu:
Horrela hitz egitian
nolatan utzi pakian? (bis)
Larogei urtez ez zaude oso
gorputz aldarte fuertian.
Bere semeai lagundu zion
hogeita hamahiru urtian. (bis)

S. Lizaso:
Enfermeran esanean
etsi dut nik aidanean. (bis)
Bera haserre, Jangoikoana
bidaltzen nau zuzenean...
Martxa honetan nere malkotan
itoko naiz azkenean! (bis)