Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2001-08-19 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia
Bertsoa entzun |
2001-08-19 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia
Nom de la strophe:
Neurri luzekoak
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilbon gertatu denari
ez diot ondo irizten,
esan duten guztia nik
nola ez dedan sinisten.
Porra haundiekin zinta hartuta
noranahi dira iristen,
ez dezatela hala ere asmatu
gure bururikan ixten!
Gaztetxea iritsi zen
gora edo urrutira,
egonezinak ipini
zituen hara begira,
baina ikusi Bilbo haundia
eta bere ikusmira.
Zer eginikan hortik ez dute
etxe gehiago badira!
Nahiz ta momentu honetan
ezin neikeen jarri alai,
etsi ta guztia bota
ezin liteke nolanahi.
Bada jendea, bada gogoa
ta segi dezagun lasai,
sartzen ez gera gu aspertuko
baina haiek bidaltzen bai.