Bertsos - View details   To know more about this section

2001-08-19 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2001-08-19 Bilbo Jaialdia
Gai-emailea
Iarritu, Zuriñe
Bertsolaris / Authors
Agirre Goia, Unai
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Bilbon gazteok eta ez hain gazteok bagenuen bilgune bat: Kukutza gaztetxea. Bertan, tailerrak, antzerkia, jatekoa...danetarik zegoen. Orain dela gitxi, kale borrokako operazio baten aitzakiaz prezintatu eta itxi egin digute.

Description

Melody
Sorlekua utziz geroz
Stanza name
Neurri luzekoak

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2001-08-19 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia

Stanza name:  Neurri luzekoak 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Bilbon gertatu denari
ez diot ondo irizten,
esan duten guztia nik
nola ez dedan sinisten.
Porra haundiekin zinta hartuta
noranahi dira iristen,
ez dezatela hala ere asmatu
gure bururikan ixten!

Gaztetxea iritsi zen
gora edo urrutira,
egonezinak ipini
zituen hara begira,
baina ikusi Bilbo haundia
eta bere ikusmira.
Zer eginikan hortik ez dute
etxe gehiago badira!

Nahiz ta momentu honetan
ezin neikeen jarri alai,
etsi ta guztia bota
ezin liteke nolanahi.
Bada jendea, bada gogoa
ta segi dezagun lasai,
sartzen ez gera gu aspertuko
baina haiek bidaltzen bai.