Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2001-12-23 Galdakao Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Sebastian Lizaso

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2001-12-23 Galdakao Jaialdia
Gai-emailea
Estiballes, Arkaitz
Bertsolaris / Auteurs
Amuriza, Xabier
Lizaso, Sebastian
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Urtea ere badoa aurrerantza, danetarik pasatu jaku aurtengo urtean: hauteskundeak, aurreko ligan ia Reala ta Osasuna behera, txapelketa ere hor egon da, dorreak be erori ziran Estatu Batuetan... Ez dakit nik honek biak ze balantze egingo dauskuen urtekoa.

Description

Air
Kantore berri xarmant batzuek
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2001-12-23 Galdakao Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Sebastian Lizaso

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Amuriza:
Sebastianek lehen aitatu dau
bizarra badala hemen.
Bizar moztuak ez dira gitxi!
azalduko dot lehenbailehen:
San Pedro edo Che de Guevara
esaten dostienak lehen,
aurtan hasita dagoz galdetzen
"hi ez al haiz ba Ben Laden?" (bis)

S. Lizaso:
Barka, Xabier, irtenbideak
batzuk ohi dira errezak.
Zu horretara bultzatzen zaitu
urte askoren babesak.
Ben Laden deituz zu horretara
bultza al zaitu lainezak?
Hemen kronika eskatu dute,
ez bakoitzaren ametsak! (bis)

Amuriza:
Ia, Lizaso, Jainkoak edo
hemen argitu gaitzala!
Nik ondo dakit aurtengo urteak
itxi dauala itzala,
torre bikotxak eta halakoak
dakit nunahi dabizala,
baina askori ahaztu egin jake
Pentagono bat bazala. (bis)

S. Lizaso:
Pentagonoan une batzutan
barrengo denak hilzori...
Horrek kezka ta zer pentsatua
emango zion askori.
Torrearekin Belodromoan
Irazuk hainbat istori...
Dorre bixkiak erori arren
denak ez gera erori! (bis)

Amuriza:
Irazuk holan esan ebanaz
aspaldi ohartu gara,
torre bat zelan jausi dan aurten
inoan* bere kasara.
Jausi ez dakit jausi dan baina
badaukat zerbait ikara:
erruki dautsat honen azpian
inor suertatu bada! (bis)

S. Lizaso:
Aurten urtea latza izan da,
inork ezin du ukatu!
Hauteskundeak, ondoren gerra,
nork ote gaizki jokatu?
Kontu gehiegi mingaineetan
ta ezin gera moldatu:
sokatirakin hasi zan eta
sokatirakin bukatu. (bis)

Amuriza:
Mundua zelan zabala dogun
batetik eta bestera,
geure inguruan gertatu danaz
daukat arreta berbera.
Mayor Oreja ministrotzatik
hor jausi zan Gasteizera.
Igual hurrengo konserje dator
atrazinoen parkera! (bis)

S. Lizaso:
Hustu asmotan hasiagatik
gainezka hainbat kartzela,
eta guztiok ez ote degu
hemen zalantza itzela?
Lehengo igandean Belodromoan
hura bai polita zela!
Urte berrian batu gaitezen
Belodromoan bezela! (bis)

Amuriza:
Belodromotik futbol zelaira
salto egin beharra daukat:
Realak igaz ta aurten be pasa
ditu estuasun hainbat.
Atzo sei ta huts irabazita
harrotua da erabat.
Hoba izango leuke sartzea
domeka bakotxean bat! (bis)

S. Lizaso:
Fubolagatik esan duena
pasa nahi euskerangana:
Nafar aldean berezia da
Gobernuak daukan plana,
bainan hala ere euskaltzaleak
gogotikan egin lana,
gozoagoa izaten baita
kosta eta lortzen dana. (bis)