Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2002-09-21 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2002-09-21 Oñati Jaialdia
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Auteurs
Lujanbio, Maialen
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Irailaren 11k zer ikasbide eman dizu?

Description

Nom de la strophe
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2002-09-21 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio

Nom de la strophe:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Izugarrizko bi abioi tzar
Dorre Bikitan barrena
lehertu ziran ta antzeman gendun
amerikarren herrena.
Hura omen zan boteretsuna
hura omen haundiena...
Ohartu nintzan herri batzuek
benetan gaizki daudena
ta norberaren bizitza dala
arma arriskutsuena. (bis)

Irailaren hamaikaz gero
munduan zenbat istori!
Nazionalismo gorrak hartu du
lehen ez hainbat kategori.
Bai Amerikan, berdin Españan
politika dago gori
eta barruan zuri bezela
gertatu behar zait neri:
esnatuko da barruan dugun
arrazista txiki hori. (bis)

Amerika urrun dagola eta
bastante lasai gaude gu
eta yankiak kritikatzea
hartua degu eredu.
Magrebiarrak honuntza datoz
bertan ikus dezakegu:
etxe ondoan bizilagun ta
kalean hortxe dauzkagu.
Elkarbizitzan apustu hortan
asmatuko ote degu? (bis)