Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2002-06-14 Azkoitia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2002-06-14 Azkoitia Jaialdia
Gai-emailea
Irizar, Karmen
Bertsolaris / Auteurs
Arzallus, Amets
Egaña, Andoni
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Maxixatzen herri aldizkariko kideak zarete. Zuk, Amets, azkoitiarrez idatzi behar dela diozu. Egaña, zu, aldiz, batuan idaztearen aldekoa zara.

Description

Air
Uso zuri bat inguratu zait A
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2002-06-14 Azkoitia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Arzallus:
Nahiz eztabaidak izaten diren
hemen tarteka-tarteka
idazten ere pasa behar zaio
jendeari azterketa.
Hobe guztia jarri ezkero
gure azentuz beteta
ta Maxixatzen izena ere
azkoitiarrez da eta.

Egaña:
Baina gaur egun alfabetatuz
dijoaz gure lagunak
AEK eta horrelakoak
ez dira alperrik jardunak!
Eta zenbaiten aitzakiak'e
beti ez dira txukunak;
azkoitiarrez ez du ulertuko
batua ulertzen ez dunak!

A. Arzallus:
Baina entenditzen duen jendeak
aprobetxatu dezala.
Hargatik dena idatzi behar da
esaten degun bezala.
"Bersolarixak etorri dira"
ez bada idazten hala
igual jendeak pentsatuko du
Donostin izan zirala!

Egaña:
Geure berriak euskera batuz
eman litezke primeran.
Ez dakit hori adiskidea
ulertzen hain zail ote dan.
Zure bidetik hari tiraka
hasita gero aukeran
ein beharko degu Martiretako
edo Elosuko euskeran?

A. Arzallus:
Nere lagunai aditu eta
neri belztu zait kopeta.
Egia esan pasa behar degu
herri hontan azterketa.
Azkoitiarrez idaztea da
horixe da nire meta
bersolariek trankil-trankil gaur
hala egiten dute eta.

Egaña:
Bersolarien aitzakiakin
egin dezu irrintzia;
bersoa balitz neurea nuke
bota dezun iritzia
baina ez zaitut sumatzen oso
prestatu edo jantzia:
gauza bat degu ahozkoa ta
bestea da idatzia.

A. Arzallus:
Nere berso hau izan dedila
nahikoa demostrazixo!
Egia esan bestela hori
egin nezake propixo.
Azkoitiarrez jardun behar degu
gaizki bai baina serixo
euskera gurea ez baldin bada
ez duelako balixo.

Egaña:
Horko "balixo" hango "propixo"
azkoitiarren tankera
baina batuan kantatu dezu
bersoaren adizkera.
Horrexegatik batua behar du
Maxixatzen idazkera.
Zurea filme X bat gendun
ez Azkoitiko euskera!

A. Arzallus:
Ridikuloa egin omen det
lehengo bersoa tarteko
baina saiatu behintzat egin naiz
ta ez da izan kalteko.
Nahiko aurpegi badaukazu zuk
neri hori esateko
eta ez badet hain ondo egin
zuk egin zazu hobeto!

Egaña:
Ni batu hutsez arituko naiz
nire hautuan harira.
Aldizkariko bidea ere
gerora behintzat hori da.
Eskelak ere euskera batuz
nere ustetan ongi da
ta aldatuko det hildako hoiek
kexatzen baldin badira!

A. Arzallus:
Azkoitiarra ikasten nahiz ta
pasa horrenbeste urte
zoritxarrean bersolariek
ez degu hainbat bertute.
Gure bersoa saldu ohi degu
euskera batuan truke
ta guk ez degu egingo baina
zuek egin ezazute.