Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2002-01-26 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Andoni Egaña, Igor Elortza, Unai Iturriaga, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Xabier Silveira

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertso Eguna (34. 2002. Donostia)
Représentación
2002-01-26 Donostia Jaialdia
Gai-emailea
Gaztelumendi Arandia, Unai
Gaztelumendi, Beñat
Larreta Arruti, Aitor
Bertsolaris / Auteurs
Colina, Sustrai
Egaña, Andoni
Elortza, Igor
Iturriaga, Unai
Lizaso, Sebastian
Lujanbio, Maialen
Maia, Jon
Silveira, Xabier
Exercice
Zortzinaka gaia-emanda batek besteei
Sujet proposé
Maialen, zeri egiten dio barre hemengo bertsolari bakoitzak?

Description

Air
Eguna pasa nekean eta
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2002-01-26 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Andoni Egaña, Igor Elortza, Unai Iturriaga, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Xabier Silveira

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Lujanbio:
Umore ta seriotasuna
dira atzo ta gaurko auzi.
Andoni Egañak umore aldetik
burua dauka biluzi:
ezeri ez dio parreik egiten,
beti serio ta itsusi
ez duelako bere burua
kaskoarekin ikusi. 1 (bis)

Egaña:
Oso gutxitan ikusi nauzu
dirudienez parreka.
Nere ustetan ibiltzen nintzan
umoreari kolpeka.
Lasaitu zaitez gaurtik aurrera
alaituko zait kopeta
kaskoarekin ibiliko naiz
gustatu egin zait eta. (bis)

Lujanbio:
Ai Sustrairekin zenbat maitemin
ai Sustrairi zenbat mira!
Bere umore sutila eta
bere begien diztira?
Aldamenetik irrifar goxoz
hola jartzen da begira
eta zerria, gero barrutik
parrez lehertzen ari da. (bis)

Colina:
Ez dagoenez ibiltzerikan
hemen beti haserrean
nik umorea ta ironia
ibiltzen ditut hurrean.
Irripar goxo egiten dut maiz
aurrekoen marmarrean
aurrekoari burla eginaz
disimulo ederrean. (bis)

Lujanbio:
Sebastianen eztarri hori
beti fuerte, beti ozen;
sarri aritzen da parrez bera ta
gehientsuetan nabarmen;
berdintsu zaio mikro aurrean
berdin zaio han edo hemen
baina sekula ez det bereizten
parra edo eztula den. (bis)

S. Lizaso:
Dirudienez egona zera
sarritan neri begira
eta oraindik ezin iritsi
bereizketaren neurrira.
Eztula edo parrea biak
biak daukate dizdira
ustegabean barrenetikan
biak irtetzen baitira. (bis)

Lujanbio:
Igor Elortzan umore fina,
finduz joan da urtez urte
gorputza ere fina dauka ta
biek pare behar dute.
Inoiz algara egiten badu
parre nahiz irripar bete
bi ezpain ertzek aurpegitikan
alde egiten diote. (bis)

I. Elortza:
Gure neska hau hasi ezkero
edozertan atrebitzen
burla egiten badakiela
ta horrek ez nau harritzen.
Lehen puntutan bota duena
oraintxe dut entenditzen:
hainbeste findu zait umorea
ez dela ezer gelditzen! (bis)

Lujanbio:
Ai Jon Maiaren ahots goxoa
Maiaren tonu apala!
Ze sentibera ta zein goxoa
goxo-goxona bezala!
Ze serioa nahi duenean
ze umila, ze apala!
Ta neri beti iruditzen zait
parrez-parrez ari dala. (bis)

Maia:
Egia da bai sarri hartzen det
goxotasunen babesa;
beti hain goxoa agertzea're
ez da nere interesa.
Kokoteraino nago horrekin
ta egingo det promesa:
egun batean oihuka hasiz
eman behar det sorpresa. (bis)

Lujanbio:
Zakar espero baldin badugu
goxotasuna ageri;
goxo espero badugu, berriz,
lau arrazoi latz zilegi.
Silveirak parre egiten die,
ba al dakizute zeineri?
Berak aurpegi bakarra dula
pentsatzen dezuteneri. (bis)

Silveira:
Akabo gaur nere sekretoa
akabo dena ai ama!
Gaurtik aurrera kartzelakotan
ze nolako panorama!
A ze putada egin didazun
hau da putada, laztana!
Ez da polita zuk esatea
nik esan nahi ez diedana. (bis)

Lujanbio:
Gure Unai beti hain ironiko,
hain bertsolari on, peto!
Gehientsuenok utzi ohi gaitu
bere txisteen menpeko.
Bere buruai parre egiten dio
burla batzuek tarteko;
horregatik du eskubidea
besteei parre egiteko.(bis)

Iturriaga:
Bertso polit bat bota didazu
ez nuen espero txarrik;
hona etorri ta erantzutea
ez da izango alperrik.
Barre egiteko ez dago baina
eskubideen beharrik;
barre egiteko behar dena da
hortako nahia bakarrik. (bis)