Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2002-11-08 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Mikel Mendizabal, Iñaki Murua

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2002-11-08 Ataun Jaialdia
Gai-emailea
Zeberio, Nikolas "Zeberio II"
Bertsolaris / Auteurs
Mendizabal, Mikel
Murua, Iñaki
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Honela dio abesti zahar batek: "Zenbat gera, lau, bat, hiru, bost zazpi?"

Description

Air
Mutil koxkor bat itsuaurreko
Nom de la strophe
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2002-11-08 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Mikel Mendizabal, Iñaki Murua

Nom de la strophe:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Mendizabal:
Lertxundik dion kantu batean
galdera ugari dago:
zenbat gera gu? Bat, hiru, zazpi,
bi, lau, bost edo auskalo...
Iparralde ta Nafarroakin
edo soilik Vascongado.
Dudarik ez da gu bagerala
dioten baino gehiago
bainan tamalez behar genukeen
baino askoz gutxiago. (bis)

Murua:
Gu zenbat geran jakiten zail da
hain gabiltz exkax ta ñaño!
Eta etsaiak hola gaitezen
jartzen du hainbat enpaino.
Asmatu ezinak ekarri gaitu
oraintxe geraneraino:
elkartasunik ezak sortzen du
hainbat traba eta laino.
Gutxi batuta gehiago dira
asko banatuta baino. (bis)

Mendizabal:
Gure Juan Joxek erkidegoan
zabaltzen du albistea.
Aznarrentzako ez gera ezer
nahiz zaila den sinistea.
Gibraltarreko azken berria
ez degu berri tristea.
Nik eskari bat soila dadudat
oso eskari sinplea:
nahi degun hura izan gaitezen
erabakitzen uztea. (bis)

Murua:
Nahi degun hori ez dakigu ta
ezin degu erabaki
batzen hasita berehalaxe
erdi-erditik ebaki.
Itxura eiteko jartzen diogu
makina bat adabaki!
Martxa honetan, o euskaldunok
ez degu behar edarki!
Zer den ahaztu duen herriak
zer izan nahi dun ez daki. (bis)