Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2003-07-27 Gorliz Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Igor Elortza

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2003-07-27 Gorliz Jaialdia
Gai-emailea
Loizaga, Miren
Bertsolaris / Auteurs
Egaña, Andoni
Elortza, Igor
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
La Habana, 2003ko uztailaren 26a. Andoni emakume kubatarrak eta Igor turista estatu batuarrak bat egin dute dantzan gozo-gozo, Moncadako asaltoaren ospakizunetan.

Description

Air
Bertsuak jarri dizkat
Nom de la strophe
Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2003-07-27 Gorliz Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Igor Elortza

Nom de la strophe:  Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Egaña:
Hurbildu zaite hona
ez joan hain urrun
eta heldu zaidazu
gerritikan leun
iraultza eguna da-ta
ospatu dezagun! (bis)

I. Elortza:
Zuri pega egiteko
nire desioa...
Kantzontzilo barruan
hau da sesioa
oraintxe doa gora
reboluzioa. (bis)

A. Egaña:
Egizko iraultza hura
beti behetik gora
zure esanarekin
ez nago gustora:
zure iraultza hori
jetsi egingo da. (bis)

I. Elortza:
Barkatu baina nauzu
bi hankatakoa
nere bi besoekin
zure gogokoa
beste honekin izar bat
bost puntatakoa. (bis)

A. Egaña:
Harro hasi zatzaizkit
zeronen kaltean
bost puntako izarra
aipatuz tartean
ez dizut sinetsiko
ikusi artean. (bis)

I. Elortza:
Erronka bota eta
zu ez zagoz mutu
gaur hona etortzeaz
ezin dot damutu
gero ikusiko dozu
lehenengo ikutu. (bis)

A. Egaña:
Zure konfiantzak nau
harritu zeharo
izarrai begiratu
ta orduan akabo!
Tamalez gaurko hontan
lainotuta dago. (bis)

I. Elortza:
Lainotuta egon arren
hoba dogu ekin
baina bada zeozer
nahi dodana jakin:
egin al dozu inoiz
Fidel Castrorekin? (bis)

A. Egaña:
Holako tranparikan
inoiz bat edo bi
jarri izan didate ta
ni ez naiz erori;
Fidel tartean da-ta
sekretua da hori. (bis)

I. Elortza:
Pregunta egin dot ta
zu ez zagoz lasai
sekretua ei dogu
parkatu beraz, bai.
Dantza egin al zendun
baino ez nun jakin nahi. (bis)

A. Egaña:
Hara gure izarra
beldurti ta plako
bere izartxo hori
baztertu beharko
iraultzak izan behar du
behin ta betirako. (bis)

I. Elortza:
Nik kasu egin dautset
zure berba horrei
betirako ei dala
egiten dozu dei
baina zuk ez dauzkazu
beti hogeita sei. (bis)

A. Egaña:
Sei gehiago badauzkat
ze ajola, tira!
Ez zaitut maitatuko
zoaz Espainira
zuen fihrerzitoan
bigote azpira! (bis)