Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2003-09-05 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso
Bertsoa entzun |
2003-09-05 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso
Nom de la strophe:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
A. Egaña:
Nere andrea etxean bueltan
hiru maletai helduta
konturatu da txukuntasuna
ez daukagula galduta
etxeko jaunak etxearekin
horrenbeste behar du-ta!
Lehen bezelaxe aurkituko zun (bis)
etxean ez naiz sartu-ta!
S. Lizaso:
Ni txintxoa naiz, etxe aldean
beti izan dut arreta
ez naiz txukuna ta zertan izan
nik akats hori gordeta?
Hara, begira, nola izan dan
andrean etxera buelta:
zigarro paketeak hustuta (bis)
ta hautsontziak beteta.