Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2003-09-05 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2003-09-05 Alkiza Jaialdia
Gai-emailea
Zaldua, Ion
Bertsolariak / Egileak
Egaña, Andoni
Lizaso, Sebastian
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zuei bioi hiru egoera desberdin jarriko dizkizuet, baina biok elkar hain ondo ezagutzen duzuenez, Andonik Sebastianen paperean katatuko du, eta Sebastianek Andonirenean. 1.- Emaztea oporretara joan da hamar egun pasatzera. Nola aurkitu du etxea itzuli denean?

Deskribapena

Doinua
Anai-arrebak hementxe nator
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2003-09-05 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Egaña:
Nere andrea etxean bueltan
hiru maletai helduta
konturatu da txukuntasuna
ez daukagula galduta
etxeko jaunak etxearekin
horrenbeste behar du-ta!
Lehen bezelaxe aurkituko zun (bis)
etxean ez naiz sartu-ta!

S. Lizaso:
Ni txintxoa naiz, etxe aldean
beti izan dut arreta
ez naiz txukuna ta zertan izan
nik akats hori gordeta?
Hara, begira, nola izan dan
andrean etxera buelta:
zigarro paketeak hustuta (bis)
ta hautsontziak beteta.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra