Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2003-08-17 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Iratxe Ibarra, Eñaut Intxaurraga

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2003-08-17 Bilbo Jaialdia
Gai-emailea
Eizmendi, Jon
Bertsolaris / Auteurs
Ibarra, Iratxe
Intxaurraga, Eñaut
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Eñaut, beste gazte asko bezala, atzo gauean lige bat egiteko asmotan atera zen, eta neska gazte bat ezagutu ere bai. Horrelakoetan ohitura denez, etxeko telefonoa eskatu zion, baita neskak eman ere. Gaur goizean hor saiatu da telefonotik neskaren etxera deika, neska bera aterako zelakoan, baina amona atera da; eta dirudienez nahiko haserre, gainera, atzo lorik egin ezin izan zuelako.

Description

Air
Arratsalde on lehendabizitik
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2003-08-17 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Iratxe Ibarra, Eñaut Intxaurraga

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I. Ibarra:
Telefonoak jo deusku eta
nire lo dana akabo!
Ilobagaitik galdetzen dabe
hori ez dogu arraro.
Gaba osoan zarata honegaz
lo egin ezinik nago
honek ez dira orduak mutil
deituizu beranduago! (bis)

E. Intxaurraga:
Zure ilobaren titi puntak ai
a ze nolako pasada!
A ze nolako ibilkera ta
a zelako begirada!
Halan ta guztiz iloba hori
beharko albora laga
abots gozoa daukazu andrea
zu alarguna al zara? (bis)

I. Ibarra:
Ez nago alargun badot senarra
ta gainera asko maite
beraz hobe da hemen ligetan
ez hastea elegante.
Lo nengoela telefonoa
"ring-ring"-ean jo eta ke...
Gaur egunean neska gazteei
mobilera deitzen jake! (bis)

E. Intxaurraga:
Aldeano bat naiz ni andrea
ipini eidazu arreta
nahiz ta gazteek mobil hoiegaz
emon makina bat buelta.
Barriz lehengora itzuliko naz
zu zara-ta nire meta:
zatoz nirekin Zeanuriko
propietarioa naiz eta! (bis)

I. Ibarra:
Holakoetan sarri adina
ez dogu izaten traba
diruan bila hainbeste jente
dabil hona eta hara.
Proposamenak niri sortzen deust
barruan barre algara:
aizu mutiko nire senarra
Bilboko aberatsa da. (bis)

E. Intxaurraga:
Ikusten danez amamagaz be
atera jata aldrebes
martxa honetan nik neuk neska bat
topatu behar dot nekez.
Agur amona, kalte guztiak
parkatu eidazuz mesedez
ta ilobatxoai mosu txiki bat
emoiozu neure partez! (bis)