Bertsos - View details To know more about this section
2003-08-17 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Iratxe Ibarra, Eñaut Intxaurraga
Bertsoa entzun |
2003-08-17 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Iratxe Ibarra, Eñaut Intxaurraga
Stanza name:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
I. Ibarra:
Telefonoak jo deusku eta
nire lo dana akabo!
Ilobagaitik galdetzen dabe
hori ez dogu arraro.
Gaba osoan zarata honegaz
lo egin ezinik nago
honek ez dira orduak mutil
deituizu beranduago! (bis)
E. Intxaurraga:
Zure ilobaren titi puntak ai
a ze nolako pasada!
A ze nolako ibilkera ta
a zelako begirada!
Halan ta guztiz iloba hori
beharko albora laga
abots gozoa daukazu andrea
zu alarguna al zara? (bis)
I. Ibarra:
Ez nago alargun badot senarra
ta gainera asko maite
beraz hobe da hemen ligetan
ez hastea elegante.
Lo nengoela telefonoa
"ring-ring"-ean jo eta ke...
Gaur egunean neska gazteei
mobilera deitzen jake! (bis)
E. Intxaurraga:
Aldeano bat naiz ni andrea
ipini eidazu arreta
nahiz ta gazteek mobil hoiegaz
emon makina bat buelta.
Barriz lehengora itzuliko naz
zu zara-ta nire meta:
zatoz nirekin Zeanuriko
propietarioa naiz eta! (bis)
I. Ibarra:
Holakoetan sarri adina
ez dogu izaten traba
diruan bila hainbeste jente
dabil hona eta hara.
Proposamenak niri sortzen deust
barruan barre algara:
aizu mutiko nire senarra
Bilboko aberatsa da. (bis)
E. Intxaurraga:
Ikusten danez amamagaz be
atera jata aldrebes
martxa honetan nik neuk neska bat
topatu behar dot nekez.
Agur amona, kalte guztiak
parkatu eidazuz mesedez
ta ilobatxoai mosu txiki bat
emoiozu neure partez! (bis)