Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2003-10-11 Urruña Lagun-artekoa [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze
Bertsoa entzun |
2003-10-11 Urruña Lagun-artekoa [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze
Nom de la strophe:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
A. Mendiluze:
Bakarrik egiten det
kontuen hasera
zuk jarraitzen dezu ta
heldu amaitzera.
Nortasun kontuekin
garbi daukat zera:
batzuk bikoitza dute
nerea zu zera. (bis)
M. Lujanbio:
Hizketan jartzen dezu
hainbeste interes.
Saiatzen zera baina
gero asmatzen ez
dena erdizka kontatzen
baitezu zuk berez:
erdia oker eta
erdia aldrebes. (bis)
A. Mendiluze:
Buruan dudana da
histori itzela
jakinda jarraitzera
zu zeu zoazela.
Hasten zera trabatu
banintza bezela
denek pentsatzen dute
totela naizela. (bis)
M. Lujanbio:
Totela ez zerala
orain argi dago
baina hitzeiten dezu
maite hain luzaro.
Txikikeriatxo bat
kontatzeko klaro
kontatzen hasten zera
lau egun lehenago. (bis)
A. Mendiluze:
Hola txikikeri bat
istori aparta
baina ezin bukatu
jaunak hau da marka!
Hasi beharko det zuri
kristonak botaka
haserre zaudenean
ixiltzen zera ta. (bis)
M. Lujanbio:
Ni're haserretzen naiz
besteak bezala
baina jakin hala're
segiko dedala
ta gure bikotea
gizarte bat dala:
hemen ere nagusi
bertsio ofiziala! (bis)
A. Mendiluze:
Oraintxe istori bat
etorri zait neri:
"Bazen behin emazte bat?"
hola hasi bedi
"asko hitz egiten zuen
askotan gehiegi?"
beno orain maitea
hortikan zuk segi. (bis)
M. Lujanbio:
Gizonak dionari
ez ein kasurikan.
"Bazen behin emazte bat"
dio hika-mikan.
Jendea aspertuta
daukazu praktikan.
Hoi lehen kontatu dezu
zaude ixilikan! (bis)
A. Mendiluze:
Behin zerbait esango ta
hemen ez da giro!
Ni xuabe hasi naiz ta
ondotikan tiro.
Diozu ez dezadala
kontatu berriro
zuk kontatu didazu
aldiro-aldiro. (bis)
M. Lujanbio:
Zurekin ezin leike
irten kale bueltan
lotsagarri uzten nazu
toki guzietan.
Betikoa gertatu
zaigu hemen bertan:
mundu guztia ixilik
eta gu hizketan. (bis)
A. Mendiluze:
Berriz adarra jo nahi
sorgin gaizto horrek
ta zer esan dezake
gizon zintzo batek?
Aizu dibortzioa
eskatu dezaket
behingoz istorio bat
nik bukatuko det! (bis)
M. Lujanbio:
Ze dibortzio, ze istori
alperrik zabiltza!
Benga goazen etxera
komeni dan gisa.
Dena erantzuten dit
hau da hau paliza.
beti berak behar du
azkeneko hitza! (bis)