Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2003-03-16 Donostia Sariketa [Bertsoa] / Andoni Otamendi

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Orixe Saria (9. 2003. Donostia, Añorga)
Représentación
2003-03-16 Donostia Sariketa
Gai-emailea
Elizasu, Unai
Bertsolaris / Auteurs
Otamendi, Andoni
Exercice
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Sujet proposé
Gaur goizean burrunba handi batek esnatu zaitu. Dozenatik gora hegazkin militar pasatu dira zure etxe gainetik gerrara bidean.

Description

Nom de la strophe
Neurri luzekoak

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2003-03-16 Donostia Sariketa [Bertsoa] / Andoni Otamendi

Nom de la strophe:  Neurri luzekoak 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Hegazkin hoiek Irak aldera
doazela dirudite
munduarentzako kalte
ahal baldin banu zerbait gehiago
nik ere egingo nuke. (bis)
Buhs jaunak badu petrolioan
horrenbeste borondate
saiatuko da jo ta ke
une batean Irak guztia
bonbaz nahiko dute bete
demokrazian izenean gaur
nahi duna egiten dute. (bis)

Txikiturikan suntsiturikan
Irak aldeko bazterra
egin behar dute okerra
ta Espainian bibotedun bat
omen daukate liderra. (bis)
Euskal Herritik berarentzako
ez doa gure eskerra
baina ahalegin alperra
hegazkinekin egingo dute
krudelkeria ankerra
boto bakoitza bala bat baita
ta demokrazia gerra. (bis)

Harrigarria izan liteke
hildakoen kopurua
zer-nolako apurua!
Gaur egunean okzidentean
nun ote dugu burua? (bis)
Biblia hartu eskutan eta
sakratua liburua
suntsitzea helburua
hegazkinekin egingo dute
komeni zaien gudua;
petrolioan ito dedila
lehendabiziko mundua! (bis)