Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2003-03-16 Donostia Sariketa [Bertsoa] / Andoni Otamendi
Bertsoa entzun |
2003-03-16 Donostia Sariketa [Bertsoa] / Andoni Otamendi
Neurria:
Neurri luzekoak
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Hegazkin hoiek Irak aldera
doazela dirudite
munduarentzako kalte
ahal baldin banu zerbait gehiago
nik ere egingo nuke. (bis)
Buhs jaunak badu petrolioan
horrenbeste borondate
saiatuko da jo ta ke
une batean Irak guztia
bonbaz nahiko dute bete
demokrazian izenean gaur
nahi duna egiten dute. (bis)
Txikiturikan suntsiturikan
Irak aldeko bazterra
egin behar dute okerra
ta Espainian bibotedun bat
omen daukate liderra. (bis)
Euskal Herritik berarentzako
ez doa gure eskerra
baina ahalegin alperra
hegazkinekin egingo dute
krudelkeria ankerra
boto bakoitza bala bat baita
ta demokrazia gerra. (bis)
Harrigarria izan liteke
hildakoen kopurua
zer-nolako apurua!
Gaur egunean okzidentean
nun ote dugu burua? (bis)
Biblia hartu eskutan eta
sakratua liburua
suntsitzea helburua
hegazkinekin egingo dute
komeni zaien gudua;
petrolioan ito dedila
lehendabiziko mundua! (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra