Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2004-09-12 Arrasate Jaialdia [Bertsoa] / Ekaitz Goikoetxea, Aitor Mendiluze

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2004-09-12 Arrasate Jaialdia
Gai-emailea
Urain, Kepa
Bertsolaris / Auteurs
Goikoetxea, Ekaitz
Mendiluze, Aitor
Exercice
Binaka gai-librean
Sujet proposé
Gai librean
Gaiari oharrak
Gai-emailearen esanetara aritu ziren bi bertsolariak saio guztian, ondoko honetan izan
ezik. Librean jarduteko aukera eman zien Kepa Urainek, eta Goikoetxeak aurreko bertsoaldian
kantatu zuen gaiaren hariari heldu zion Mendiluzek. Aurreko gaia: "Gipuzkoako Txapelketan,
Zarauzko finalerdiaren amaierako agurrean, txapelketatik plazara jauzia egin nahi zenuela kantatu
zenuen. Lortu al duzu?"

Description

Air
Erreguetan ari nintzela
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Edukiari buruz

Personnes
Goikoetxea, Ekaitz
Représentations Périodiques
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (7. 2003)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2004-09-12 Arrasate Jaialdia [Bertsoa] / Ekaitz Goikoetxea, Aitor Mendiluze

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Mendiluze:
Beraz zeuk ere mina daukazu
askok izan degun gisan
beti bertsoa buruan eta
beti plazaren peskizan.
Segi lanean zure bertsoa
nahi duenak goza dezan
bertsolaria zeran edo ez
ez dezala plazak esan!

E. Goikoetxea:
Nik entrenatzen pasatzen ditut
negu eta udazkenak
baina emaitzik ez da iristen
hala esaten dit senak.
Bestei entzuten pasatzen ditut
astebururik gehienak
ta frutua noiz jaso behar du
hazia erein duenak?

A. Mendiluze:
Plaza maitale gaiztoa dela
zeuk ere ondo dakizu
ezin dezuna zugana lotu
berak lotuko zaitu zu;
maite dezazun esperantza hori
eusteko eskatzen dizu
eta espero ez dezunean
adarrak jartzen dizkizu.

E. Goikoetxea:
Txapelketetan bota izan det
hainbat neke ta izerdi
baina gerora izaten ditut
arazo aina komeri.
Bertsolarien artean zer den
hau iruditzen zait neri:
zareten gutxi zaudete eta
izan nahi degun gehiegi.

A. Mendiluze:
Ni ere sarri egon izan naiz
plazaren zai zu bezala
baina pentsatuz bertsozaleak
nahi duna hauta dezala.
Ez minik hartu pentsatu arren
nahi aina ez zabiltzala;
ez plazak eta ez txapelketak
bertsoak bete zaitzala!

E. Goikoetxea:
Lagun artean eta etxean
egiten det eginahala
baina bereiztu behar ditugu
mamia eta azala.
Aitor laguna iruditzen zait
denbora pasatu ahala
martxa honetan berotu ordez
erre egingo gerala.

A. Mendiluze:
Eta alperrik esango dizut
har dezazun pazientzi
zain dagoenak errezena du
behin aspertu eta etsi
baina ez egon ordainaren zai
ta daukazunari eutsi!
Nik promesarik ezin det egin
baina ez bertsorik utzi!

E. Goikoetxea:
Guk ahalegina eginagatik
beti edo gehienetan
orainaldia gozatzen degu
atzoko oroitzapenetan.
Gure arteko elkarrizketa
utziko degu honetan
berriro elkar ikusi arte
Euskadiko Txapelketan.