Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2004-05-01 Bergara Lagun-artekoa [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Anjel Mari Peñagarikano

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2004-05-01 Bergara Lagun-artekoa
Bertsolaris / Auteurs
Amuriza, Xabier
Peñagarikano, Anjel Mari
Exercice
Binaka gai-librean
Sujet proposé
Gai librean

Description

Air
Txoriak eta txoriburuak
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2004-05-01 Bergara Lagun-artekoa [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Anjel Mari Peñagarikano

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A.M. Peñagarikano:
Garai bateko bizimodua
izanagatik lasaia
ez zan izango gaurkoa bezin
eroso eta alaia
ta egunero otordua zan
taloa eta urdaia...
Edan gogotik eta jan lasai
iritsi da-ta garaia! (bis)

X. Amuriza:
Aizazu, Peña, hola ez ginan
hola ibiltzen egunero
ta egia esan iritsi behar
zanik ez gendun espero;
dana bentaja jo duzu orain
kontuz ibili hortan edo
orain garaia iritsi zaigu
sasoia joan eta gero. (bis)

A.M. Peñagarikano:
Urdaia eta taloarekin
lehen horrenbeste urte
eta geroztik izan da hemen
hainbat ekaitz ta elurte...
ta orain berriz oso eroso
oso ondo eta fuerte
zuetatik inor ez baita hilko
larogeita bost urte arte. (bis)

X. Amuriza:
Nahiago nuke urte horiek
ehunera helduko balira
kejak esaten hasiak ginan
baina hortan erretira;
jubilatuei ez dago izan
beharrik hainbeste kupida...
Benidorrera joan ta igual
berriz maitemintzen dira. (bis)

A.M. Peñagarikano:
Bazkaldu eta kontu esanez
hemen zaudete aspaldi
baina ez pentsa bere bizitzan
egon direnik hain geldi;
ta Benidorren egite omen da
horrenbeste jolasaldi...
San Prudentzion bizi daiteke
Benidorren bezin ongi. (bis)

X. Amuriza:
Benidorm edo San Prudentzio
kolpera aukeratu gabe
batean eta bestean ere
toki egokiak daude.
Lazkao Txikik esan zuenaz
orain egingo naiz jabe:
nahi diran jolas guztiak daude
gainera peligro gabe. (bis)

A.M. Peñagarikano:
Horrelako bat probatutzeko
probatu behar da gutxinez
Benidorrera omen doaz batzuk
lehenago esan duenez;
eguraldiak beroak dira
sinestu zazue zinez
eta sarritan hau gertatzen da:
berotu ta ezer egin ez. (bis)

X. Amuriza:
Arlo horretan ere badago
hainbat baratz eta ortu
bere sasoian iritsi ezik
larrosak ere lehortu...
Aizazu, Peña, gauza guztiak
sasoiak ez ditu lortu;
guri gertatu ohi zitzaiguna:
ezer ein ez ta berotu. (bis)

A.M. Peñagarikano:
Jubilatuek daukaten gaitza
kolpez ez daiteke senda
ta agentzitan bete-beteak
ez dakit zenbat agenda...
han Levantera joan direnak
haundia omen da zerrenda
zerbait altxatu nahi dute eta
tentsioa altxatzen da! (bis)