Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2004-01-24 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertso Eguna (36. 2004. Donostia)
Représentación
2004-01-24 Donostia Jaialdia
Gai-emailea
Goikoetxea, Josu
Bertsolaris / Auteurs
Lizaso, Sebastian
Peñagarikano, Anjel Mari
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Hementxe daukagu talaia batean eserita, itsasoari begira dagoen bikotea. Luzaro ibili dira elkarrekin, gehiegi agian. Une hau baketsua da, zoragarria. Peñagarikanok uste du Lizaso deklaratu egingo zaiola, baina Lizasok garbi dauka lagun bezala soilik nahi duela.

Description

Air
Nahiz ta hiltzea derrigorra den
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2004-01-24 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. M. Peñagarikano:
Gu oso goxo gaudela hemen
ez al dezu nabarmendu?
Eta Bilintxen bertso politak
nik burutik ezin kendu
eta gaur bezin atrebitua
sekula ez naiz egondu...
nik horregatik galdetzen dizut
nahi al zenukeen ezkondu.

S. Lizaso:
Zer arraiotan jartzen didazu
hainbat konpromezu klase?
Ahalegindu naiz baina hala're
zurekin ezin naiz ase.
Hau bukatu da ta esateko
une egokia hauxe;
maitasuna ere joan egiten da
olatuak bezelaxe.

A. M. Peñagarikano:
Itsasertzera etorri gera
gustora biok batera
ta une hontan hau da golpea
nere bihotzaren ertzera!
Zu bapatean ausartu zera
orain ezetz esatera...
hainbat urtetan muxu ematen
hontako ibili al gera?

S. Lizaso:
Muxu emanaz lekua utzi
genedukan ametsari
nahiz azkenean ez dun ekarri
uste gendun aina sari;
geure jarreran, geure posturan
ez ote dago nabari?:
lehen alkarri begira ginan
ta orain itsasoari.

A. M. Peñagarikano:
Pentsa ezazu hori entzunda
tristetu egiten naizela
pentsatzen nuen nere biziko
kuttuna bera hau zela
eta bapaten eman didazu
zuk horren susto itzela;
benga, maitea, ezkon gaitezen
Adan ta Eba bezela.

S. Lizaso:
Alperrik hainbat konparaketa
alperrik hainbat istori
zure ondoan ez dut itxaro
amestu hainbeste zori.
Erori eta altxa ezina
gertatu zaie askori
gu balantzakin libra gintezke
oaindik ez gera erori.

A. M. Peñagarikano:
Oraindik ere nere zalantzek
erabat beldurtzen naute
baina badaukat itxaropena
lortu behar det zerbait'e.
Hainbat urtetan esan didazu
"Nik bihotzez zaitut maite"
muxu haundi bat eman nahi dizut
puxkat gerturatu zaite.

S. Lizaso:
Zuk beste zerbait lortu nahi dezu
zabiltzala zabiltzala
baina gainean ez dut hartu nahi
nik ezkontzaren itzala;
ez zazu uste garai batean
ni gezurtia nintzala
zu bihotzetik maite zaitut nik
baina lagun bat bezala.