Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2004-08-14 Gabiria Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano, Iker Zubeldia

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2004-08-14 Gabiria Jaialdia
Gai-emailea
Murua, Jokin
Bertsolaris / Auteurs
Peñagarikano, Anjel Mari
Zubeldia, Iker
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Herri txikietan askotan gertatzen dena gertatu da zuekin ere aurten: jaiak iritsi dira, eta Peña antolatze lanetan buru-belarri sartu da; Iker, berriz, juerga eta lo egiteko besterik ez dago.

Description

Air
Mando baten gainean II
Nom de la strophe
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2004-08-14 Gabiria Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano, Iker Zubeldia

Nom de la strophe:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A.M. Peñagarikano:
Festak iritsi dira
ta agian kaltez.
Batzuek lana egiten
bere borondatez.
Kankailu makal hori
zu esnatu zaitez!
Batzuek lan gehiegi
ta besteak batez.

I. Zubeldia:
"Lasai egin zak parranda"
esaten dit amak
ta gainera gustatzen zait
nei taberna danak.
Albora utzi itzazu
holako esanak;
nork gozatu behar ditu
zuk eindako lanak?

A.M. Peñagarikano:
Pentsatzen jarrita ere
hau edertasuna!
Nik dana gozoa daukat
ta zuk behazuna;
lekutan legoke bai
gure etorkizuna
denek egingo balute
zuk egin dezuna!

I. Zubeldia:
Zergatik jartzen nauzu
holako trantzean?
Nahiz ta ibiltzen naizen
ni nora ezean
danak ezin dira ibili
Peñaren klasean
langilerik ez legoke
alperrik ezean.

A.M. Peñagarikano:
Juerga egiteko
dezu edadea
baina pixkat pentsatzea
agian hobea;
zure egoera ez da
hortaino grabea
okerragoa da zure
mentalidadea.

I. Zubeldia:
Ez da nola-halakoa
zure aurpegia!
Gehienen ibiltzen gera
de categoria.
Nahiz nere borondatea
ez dan gehiegia
ez da askoz hobea
zure inbidia!

A.M. Peñagarikano:
Borondaterik ez dezu
asko erakutsi
ta guk usadioari
hemen behar eutsi.
Entzungo al didazu
Zubeldia Txapitxi?
Zuk jeta galanta dezu
eta lotsa gutxi!

I. Zubeldia:
Ze esan dezake ba
holako gizonak?
Jun dan hogei urtean
joan ziren bromak
baina lotsagabe hoiek
ez dira hain onak
lotsa haundirik ez du
zurekin dagonak.