Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1999-03-28 Donostia Sariketa [Bertsoa] / Xabier Silveira, Pablo Suberbiola

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Orixe Saria (7. 1999. Donostia, Añorga)
Représentación
1999-03-28 Donostia Sariketa
Conducteur/trice
Basurto, Aitor
Bertsolaris / Auteurs
Silveira, Xabier
Suberbiola, Pablo
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Xabierrek erabakiren bat hartzen duenean lagun hurkoa kontuan izaten du. Pablok berdin pentsatzen zuen, baina azkenaldian berekoi bihurtu da, bereak bakarrik kezkatzen du.

Description

Air
Espainian behera
Nom de la strophe
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

1999-03-28 Donostia Sariketa [Bertsoa] / Xabier Silveira, Pablo Suberbiola

Nom de la strophe:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Silveira:
Piura txarra hartua
zuk auskalo zeini,
lagunekin ez duzu
nahi aina harmoni,
baina lagunak bizi
egiten zait eni,
euretaz oroitzea
beti zait komeni,
zeren nere lagunek
osatzen naute ni. (bis)

Suberbiola:
Ni're lagunkoi nintzen,
bestekin umila,
gaur ere hain maitea
det nere kuadrila;
elkarrekin gozatu
pasadizo pila,
baina gaur egun noa
nerearen bila
ta nahi duna nerekin
etorri dedila. (bis)

Silveira:
Zure izanarekin
hamaika istori,
zu, zu ta zu, beti zu,
hori ez dago ongi.
Ustez ez duzu behar
aina kategori
ta ez zaiozula inoiz
eskatu inori
zuk berari eskeintzen
ez diozun hori. (bis)

Suberbiola:
Lagunek bizi hontan
maite degu alkar
ta laguntzeak beti
poxa behintzat dakar.
Nik ez det ibili nahi
bizi hontan bakar,
bainan ikasia det
urteetan zehar
konpromisuz ez dala
ezer egin behar. (bis)

Silveira:
Oraingoan bai zintzo
mintzatua zara,
nunbait zure buruak
gailendu du traba.
Nahiz ez jakin egiak
sortzen du ikara,
ongi gelditzearren
esatea txarra da,
bihotzez esan behar da
esan behar bada. (bis)

Suberbiola:
Bihotza beti daukat
gogoan hartuta
eta maite nautenak
buruan sartuta;
nahi dedan haiekin ni
gustoz elkartuta
bote bat hartuko deu
nik gonbidatuta,
bainan nahi dedalako
ta ez behartuta. (bis)