Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1999-07-30 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
1999-07-30 Amasa-Villabona Jaialdia
Conducteur/trice
Zeberio, Nikolas "Zeberio II"
Bertsolaris / Auteurs
Egaña, Andoni
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Kasu honetan Egañak ez du inongo paperik, bertsolaria izango da eta, Irazu, berriz, okina. Bertso saioak bukatu eta Egaña etxeratzerako goizeko lau eta erdiak-bostak izaten dira. Ordu horretan, okina jaiki eta lanera abiatzen da. Ezkaratzean, zuen elkarrizketa.

Description

Air
Kantore berri xarmant batzuek
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

1999-07-30 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Egaña:
Bertso kantari hiru-lau egun
pasatzen ditut asteko,
kotxea hartu ta iluntzero
bihurtzen naiz erbesteko.
Kaixo okina, lan hau errexa
denik ez dezu usteko;
egitekoak egin ditut nik,
garaia da zu hasteko. (bis)

Irazu:
Antzekotasun haundikoa da
gure lanbide klase,
ordutegitan ni bezelaxe
aldrebes ibili zea;
bertso saiuan jarduna dezu,
bazendun nahiko haizea;
orain nik ase beharko diet
zuk utzitako gosea. (bis)

Egaña:
Munduan alde denak ditunik
nolatan ez degun inor,
hemen den-denok kejaren batzuk
badaduzkagu derrigor.
Ni festatikan etxe aldera
ta zu okindeira jator;
zu zapalduta ikusten zaitut,
ni legamituta nator. (bis)

Irazu:
Alde ederra daukagu biok
ez dago ez dudarikan,
diferentzia nabarmena da
zein izan litekeen bitan;
sarri askotan botako zendun
bezperako bertsorikan,
baina jendiak ez du gustoko
bezperako ogirikan. (bis)

Egaña:
Beste zedozer esango dizut
zure hitzek eraginda:
desberdina da bi ofiziok
beregan daukaten ginda;
nik bi hitz berdin bota ezkero
esaten dute "ezin da"
eta zu berriz luzitzen zera
denak berdinak eginda. (bis)

Irazu:
Berdintasunan alde txarrikan
ez zazula erabili,
hainbat gozamen ematen diet
hainbeste neska mutili;
zure dohaiak ere labean
bertsotan dira itzali,
zu integrala irtetzen zera
ta gatzik gabe itzuli. (bis)

Egaña:
Disimuloan gatzik gabea
deitu alajangoikoa!
Nere ustetan gaur arte nintzan
bertsolari puntakoa.
Ordu txikiak aurrera doaz,
hitzetik bada nahikoa;
nere ohera ta hi lanera
demonio zopakoa! (bis)

Irazu:
Zure kasoan gauz bera dira
zopako eta bezpera,
tabernatikan taberna zuk'e
ogi gisan ibilera.
Orain daukazun etorkizuna
desberdina baino bera,
bero-beroa egongo da ta
segi zaiozu labera. (bis)