Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1999-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Jon Sarasua

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
1999-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia
Conducteur/trice
Aiestaran, Iñigo
Bertsolaris / Auteurs
Sarasua, Jon
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Beethovenek sinfonia bat bukatu gabe utzi omen zuen. Orain jakin berri dugu idazle ospetsu batek aspaldi argitaratutako liburua ere bukatu gabe utzi zuela, eta margolarien koadroekin ere askotan gertatu da hori. Bertsotan historia bat kontatuko al zenuke, bukaerarik gabe utzita?

Description

Air
Gure aurreko guraso zaharrak
Nom de la strophe
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

1999-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Jon Sarasua

Nom de la strophe:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Historia bat kontatuko det
nahi badezue sinestu.
Hiru anai ziren etxean eta
hirurak haserre, estu;
aita hil baitzen ta herentziak
bidea ez zun erreztu,
haserre zeuden etxea zeinek
izan eta nor saihestu,
ta bitartean etxea zegon
kanpoko arrotzen esku.

Ederra zen bai nahiz txikia izan
etxe zaharraren itzala,
baina zaharrenak esaten zuen
beretzako behar zala.
Txikia ere iraultzailea
gogorra bezain petrala.
Hainbat urtetan konpondu ezinik
ibili ta berehala,
denborarekin ohartu ziren
elkarlana behar zala.

Hiru anaiak abitu ziren
elkarlanaren eredu,
"gure jabetza eskuratzeko
bildu egin behar degu".
Diruagatik bildu zirela,
batzuk badira testigu
ta ez dakigu zer gertatu zan
sari edota kastigu ,
ta etxe zaharra berritu zuten
oraindikan ez dakigu.