Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1999-07-11 Belauntza Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Aitor Mendiluze

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
1999-07-11 Belauntza Jaialdia
Conducteur/trice
Aizpurua, Karlos
Bertsolaris / Auteurs
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Mendiluze, Aitor
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Aitor bere etxean dago gauez; ekaitza, tximita, trumoia, euria... eta bakar-bakarrik dago etxean. Eta halako batean norbaitek atea jo du, hurbildu da atera, galdetu ere bai "nor da?", eta Jexux Marik erantzun "heriotza naiz, zure bila nator".

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

1999-07-11 Belauntza Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Aitor Mendiluze


Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Mendiluze:
"Herioa naiz, zugana nator",
diozu adiskidea,
ez dakit zuzen zabiltzan eta
konprobatu helbidea.

Irazu:
Nik helbidea eskuratu ta
propio etorri naiz hona,
ai Mendiluze, zuretzat dator
biaje merke ta ona

Mendiluze:
Biajatzea debalde bada
guztiok degu atsegin,
baina zergatik zatoz nigana
nik ez badizut hots egin.

Irazu:
Hots egin ez ta etorria naiz,
sentitzen dezun trantzea!
Pena haundirik ez izateko
onena gazte hiltzea.

Mendiluze:
Egia da bai gazte hil eta
pozik gintezke gertatu,
baina hoi ez da bizitzea ta
penak nahi ditut probatu.

Irazu:
Probatu laiste probatu leizke,
berta-bertatik ikusi,
begira nola etorri naizen
nere sega eta guzi.

Mendiluze:
Nigana sega hartuta zatoz
baina atetik igaro,
gainera aizu, konsejutxo bat:
hoi modaz pasia dago.

Irazu:
Hoi ez da behin'e modaz pasatzen,
argi ibili zaitia,
azken orduan onena dezu
errezatzera joatia.

Mendiluze:
Joatea hobe zuk zenduke bai
beste batena nolanahi,
hartara norbait poztuko dezu,
besteak ez baina ni bai.

Irazu:
Nere eskutatik, barkatu baino,
ez da libratuko inor,
leheno beste bat eramana det
orain zure bila nator.

Mendiluze:
Alper-alperrik segiko dezu
kontu horrekin ate joka,
horrelakorik ez det desio
ez dizut irekiko ta.

Irazu:
Zuk ez iriki, sartu behar
eta eraman nabarmen,
eta gainera izan behar du
ekaitza pasa baino lehen.

Mendiluze:
Etor zaite ba eta auzi hau
molda zagun nolabaite,
borondateaz eta diruaz
dena konpondu daiteke.

Irazu:
Bion artian ordun tratua
egin genezake garaiz,
zu juan zaite nere tokian,
ni hemen geldituko naiz.

Mendiluze:
Jungo nitzake zure tokian
halako momentu baten,
baina pena det, sotana beltzak
neri ez dit ondo ematen.

Irazu:
Belaxe ondo emango dizu,
hain zera gizon prestua!
Maiteminduta ez zaude baino
eman zaidazu eskua.

Mendiluze:
Eskua eman ez ta ostikoz
joko zaitut zuzenian,
ta ea hobeto moldatzen geran
hurrena zatozenian.